PSE-EEk gobernuari eskatu dio fracking ez errazteko euskal legearen menpe dagoen bitartean
Euskal Sozialistak Legebiltzar taldeak Jaurlaritzari eskatu dio ostegunean erakuts dezala ez duela fracking bidez ustiatzeko eta aztertzeko jarduerarik erraztuko Konstituzio Auzitegian helegitea duen euskal legearen zuhurtasunezko zigorra indarrean dagoen bitartean.
Natalia Rojo legebiltzarkideak gogoratu du Sozialistek osteguneko Osoko Bilkurara mozio bat eramango dutela Gobernuari eskatzeko erreminta juridiko guztiak erabil ditzala, eskumenen eremuan, Euskadin francking galarazten duen Legea jarrai dezala aldezteko, baina, zuhurtziazko zigorra dela-eta, ondokoa ere eskatu dio: “fracking teknikaren bidez Euskadin aztertzeko edo ustiatzeko ekimenik abian ez jartzea, eta Euskaditik kanpo ez dezala halako proiektuetan parte hartu”.
“Gaur berriz entzun dugu Gobernuak asmo onak dituela, berzentralizatzeko nahiak min egin diola, eta gure eskumenak defendatuko dituela, legea oztopatzeko ahal izan zuen guztia egin bazuen ere. Ostegunean eskatuko diogu argitu dezala zer egingo duen etenaldia iraun bitartean. Esan ahalko du Legebiltzarraren gehiengoa errespetatuko duela, Euskadi sozialaren gehiengoaren nahia jaso duela, eta Auzitegi Konstituzionalean gure eskumenak aldezteaz gain, legearen etenaldian ez duela eskumen bakar bat ere erabiliko, euskal herritarren euro bakar bat erabiliko fracking bidez ustiatzeko edo aztertzeko saioren batean”, azaldu du.
Rojok gogoratu du mozioa aurkeztu dutela orain dela bi aste Gobernuari gai horren inguruan galdetu ondoren; izan ere, bozeramaileak “ez zuen ezer argitu, eta gaur ere ez du argitu”, hori dela eta “aukera ematen diogu esateko ez duela ezer egingo fracking jarduera errazteko, ez Euskadin ez Euskaditik kanpo, eta lizentzien jabetza erabiliko duela beste sustatzaile batzuek guk erabakitakoa saihestu ez dezaten”.
Legebiltzarkide sozialistak gogoratu du borondate politikoa izan dutenean zenbait eskumen-formula bilatu dituztela halakoen eraginak arintzeko, "gure taldeak botiken ordainketa zela-eta errenta txikiak zituztenei konpentsatzeko egin zuen moduan, nahiz eta Auzitegi Konstituzionalak behin-behingoz eten Patxi Lopezen gobernuak onetsitako arau bermatzailea". “Edozein formula erabilita, Urkulluren Gobernuari eskatzen diogu erakuts dezala autogobernuan sinesten duela eta euskal herritarrekiko konpromisoa duela. EAJren botoa, lehendakariarena barne, ostegunean erakutsiko digu fracking proiektu bakar bat abian ez jartzeko konpromisoa duen edo ez", ondorioztatu du.