Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEk Gobernuari eskatu dio trebakuntza-planak egin ditzala ACB Sestaoko Enplegua Erregulatzeko Espedientea jasaten dutenentzat

Konponbideak eskatu ditu behin-betiko langileentzat eta azpikontratatuentzat, baita Estatutzat joko ez diren zenbait laguntza aztertzea eta krisian dauden enpresetako langileentzako plan bat egitea ere

Legebiltzarkide sozialista, Jon Azkue, Burselan ACB Sestaoko Enpresa-komitekoekin eta Europar Batzordeko ordezkariekin egindako bileran [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Legebiltzarkide sozialista, Jon Azkue, Burselan ACB Sestaoko Enpresa-komitekoekin eta Europar Batzordeko ordezkariekin egindako bileran [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak nahi du Gobernuak aholkularitza-protokolo bat ezar dezala zailtasunak dituzten enpresetako langileentzat. Gainera, trebakuntzarako berariazko planak egitea eskatu du Arcelor Mittal enpresaren Enplegua Erregulatzeko Espediente zehaztugabea jasaten duten langileentzat, eta zenbait konponbide eskain ditzala Sestaoko instalazioaren geldialdiarekin eragindako behin-betiko langileentzat eta azpikontratatuentzat.

Industriako Legebiltzarreko bozeramaileak, Jon Azkuek, martxoaren 3ko Osoko Bilkuran eztabaidatzeko mozio bat erregistratu du, kontroleko azken osoko bilkuran ikusi baitu, ostiralean berak egindako interpelazio bati erantzuterakoan, Enpleguko sailburuak esan zuela ez zuela beteko Legebiltzarraren ondoko agindua: zailtasunak dituzten enpresetako langileei laguntzeko protokolo bat finkatzekoa.

Azkuek gogoratu du agindu horrek Ganberaren babesa jaso zuela langabeziaren eta pobreziaren inguruko osoko bilkura monografiko batean (2014ko azaroan egin zen), eta “beste ebazpen askorekin geratzen den bezala, Gobernuak ez du bete eta, sailburuak berak esandakoaren arabera, ez du beteko".  Orain dela ia urtebete eta erdi hartutako erabaki horrek Gobernuari eskatzen zion “protokolo berezi bat inplementa dezala zailtasunak dituzten enpresen egoera bideratzearren”.  Horrez gain, aginduan azaldu zuten “Gobernuak erabiltzeko moduan dituen bitarteko guztiak jarriko dituela (aholkularitza juridikoa, planifikazio estrategikoa, laguntza-lerroak...) langileen edota enpresa-komitearen esku eta, haiekin batera, egoera eta egon daitezkeen irteerak edo konponbieak aztertzeko konpromisoa hartuko duela”.

“Ez du ezer egin.  Eta une honetan, Arcelor Mittalen krisiarekin, edo oraintxe ezagutu dugun Tubos Reunidos enpresaren krisiarekin, asmo oneko aitorpen asko egin dituzte, baina Gobernuaren eta langileen arteko elkarrekintza txiki aizan da”, salatu du. 

Idoia Mendia Bruselan

Azkuek azaldu duenez, jarrera horren aurrean, Euskadiko Alderdi Sozialista Sestaoko instalazioaren krisiaren hasieratik langileen ordezkarien esanetara jarri zela, eta idazkari nagusia, Idoia Mendia, "alderdiaren egoitzan eta fabrikan bertan haiekin biltzeaz gain, asteazkenean Bruselan berariazko bilera ba antolatu zuen, eta Batasuneko agintariek langileek gerora begira zenbait bideragarritasun-plan, altzairu-fabrikari laguntzeko plan  eta langile finkoekiko zein behin-behinekoekiko eta azpikontratatuekiko kezka dutela entzun ahal izan zuten”.

Hori dela eta, eta Gobernuak Legebiltzarraren agindua ez duela beteko egiaztatu ondoren, Talde Sozialista berriz Ganberaren akordioa egingo du “hilabeteko epean zailtasunak dituzten enpresen langileei laguntzeko eta aholkatzeko protokolo berezia inplementa dezala; horren barruan, langileen ordezkariei etengabeko informazioa emango zaio enpresaren egoerari buruz eta bideragarritasun planak egiteko aukerari buruz, baita laguntzen lerroei buruz ere”.

Horrez gain, eskatzen du Lanbidek, langileen ordezkariek eskatu duten bezala, “Enplegua Erregulatzeko Espedientean sartutako langileak trebatzeko berariazko planak onetsi ditzala, eragindako enpresaren jarduera biziberritzeko zenbait bideragarritasun-formula bideratzen diren bitartean”.

Arcelor Mittal

Sestaoko Arcelor Mittalen kasuari dagokionez, Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio “Sestaoko Arcelor Mittaleko zuzendaritzarekin aritzeko zenbait mekanismo finka ditzala, behin-behineko langileak enpresaren Enplegua Erregulatzeko Espedientean sartu ahal izateko, eta hori arintzeko zenbait neurri sozial egin ditzala. Gainera, azpikontratatutako langileak eta industria lagungarrietakoak finkatzen diren trebakuntza-planetan aintzat ere hartzeko eskatu du”.

Amaitzeko, eta Euskal Sozialistekin Komiteak Bruselan asteazkenean hitz egindako ideia bati dagokionez, Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio "Batasuneko araudien eremuan, Estatutzat jotzen ez diren laguntzak emateko aukera azter dezala, esaterako, White Certificate, Sestaoko Arcelor Mittalen eta beste enpresa batzuen bideragarritasuna bermatzearren".  White Certificate Europa mailako egiaztagiri bat da, eta horren arabera zenbait energia- eta ingurumen-baldintza betetzen dituzten enpresei (eta Sestaoko ACBk betetzen ditu) pizgarriak ematen zaizkie, eta ez dira legez kontrako laguntzatzat jotzen.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak