Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEk Gobernuari lan-ikuskaritzak indartzeko eskatu dio lan-iruzurrak saihestearren

Gloria Sánchez, Euskal Sozialisten legebiltzarkidea [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Gloria Sánchez, Euskal Sozialisten legebiltzarkidea [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak ostegunean lortu du legebiltzarrak ondoko proposamenaren alde egitea: Gobernuari Laneko Ikuskaritza Indartzeko Plan bat eskatzekoa, langile gehiago sartuz, ahalik eta baliabide gehien edukitzearren lan-iruzurrak saihesteko.

Gloria Sánchez legebiltzarkideak Ganberari ekimen bat eraman du, eta horren bidez jarraipena emango zaio langabeziari eta pobreziari buruzko Osoko Bilkuran Monografikoan onetsitako sozialisten ekimenari.  "Lan-eskubideen aurka egiten diren delitu guztiei buruz hitz egingo dugu, eta horiek egiten dira, ez soilik batzuk aintzat hartzen ez dutelako enpresak aurrera ateratzen dutenen duintasuna, saihesteko administrazio-baliabide nahikorik ez dagoelako baizik.  Horri guztiari buruz hitz egiten dugu proposatzen dugunean hutsik dauden lanpostuak betetzeaz gain, negoziatu behar dela zerbitzua handitzeko”, azaldu du. Gainera, gogoratu du azaroan gobernuari hiru hilabeteko epea eman ziotela Indartzeko Plana egiteko, baina oraindik ez duela aurkeztu.

Sanchezek nabarmendu du krisi eta ezegonkortasun garaian bereziki “ikuskatzaileek indarreko arauak betetzen direla zaindu behar dutela”.  “Eta horregatik bete behar dira, ahalik eta lasterren, hutsik dauden lanpostuak, baina hori bezain garrantzitsua da Funtzio Publikoak Lanpostuen Zerrendan sei Laneko Ikuskatzaile lanpostu gehiago jartzea, aurreko sailburuak agindutako moduan.  Langile gehiago baditugu, emaitzak ere hobeak izango direlako.  Gero eta ikuskatzaile gehiago, zaintza handiagoa esplotatzaileen aurrean”, argudiatu du.

Legebiltzarkide sozialistak Gobernuari leporatu dio oraindik ez diola Madrili eskatu, derrigorrezkoa delako, 2012. urtearen amaieran eskumenak gain hartu zituenetik hutsik gelditutako sei lanpostuen lehiaketa egitea. “Ez du bere ardurari erantzun, langileen baldintzak zaindu behar dituelako, eta, gainera, autogobernu eskumenak ere alde batera utzi ditu.   Ezin dugu gehiago itxaron. Euskadin zein egoeratan egiten duten lan zaindu beharra dugu, iruzurrik gerta ez dadin.  Eta haratago joan beharko genuke.  Euskal Sozialistok nahi dugu Eusko Jaurlaritzak autogobernuaren alde egin dezala baina ekintzak burutuz.  Ikuskatzaile transferituen lanpostuen kopurua gainditzeko ahalegina egin dezala nahi dugu, lan-ikuskaritzaren ondorioz emaitza hobeak lortzearren.  Ikuskaritzari giza baliabide eta baliabide material gehiago emateko plana nahi dugu, menpeko enpleguari, gehiegizko lanaldiei, autonomo faltsuei eta beste lege-urraketa guztiei aurre egiteko”, eskatu du. 

Hori dela eta, sailburu berriari eskatu dio, aurrekoak ez bezala “zerbait egin dezala”, enplegua sortzeaz gain, “zaindu behar duelako krisi luzearen ondorioz ez dela inor aprobetxatzen lan-baldintzez”.  Ikuskaritza indartzeko eskatzen dugu, alde batetik, hutsik dauden lanpostuak betetzeko, lanpostuak negoziatzeko eta langileen zerbitzu osoa eskaintzeko.  Eskumenak erabil ditzala, autogobernu osoa, negoziatzeko gaitasun osoa”, esan du amaitzeko.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak