PSE-EEk gogoratu du ez dagoela eta ez dela egon gainditzeke dagoen “euskal gatazkarik”
Euskal Sozialisten Antolakuntzako idazkariak, Miguel Ángel Moralesek, gogoratu du gehiengo zabal batek identitatea ulertzeko beste modu batzuen alde egiten duela
PSE-EEko Antolakuntzako idazkariak, Miguel Ángel Moralesek, gaur gogoratu du ez dagoela eta ez dela egon gainditzeke dugun “euskal gatazkarik”, eta Euskadin gehiengoa euskaldun sentitzeko zenbait modu egotearen aldekoa dela. Moralesek hausnarketa horiek guztiak jendaurrean azaldu ditu Podemoseko Idazkaritza Nagusiari Cadena Ser irratian ondokoa esaten entzun ondoren: Euskadin ez dela euskal gatazka gainditu, eta batzuek eskatzen dutela onar dezaten badirela beste identitate nazional batzuk dituzten zenbait pertsona.
“Euskadiko gehiengoak badaki euskal identitatea, espainiar identitatea eta biren arteko bizikidetza ez dela egun arazo bat Euskadin, baina batez ere daki sentimendu-aniztasuna ezin dela erabili ustezko "euskal gatazka" bat dugula egiaztatzeko. Zenbait hamarkadaz, batzuek aitzakia moduan erabili dute aipatutako gatazka terrorismoa justifikatzeko”, adierazi du Miguel Ángel Moralesek.
PSE-EEren ustez, Nagua Albak ez lituzke erabili beharko ezker abertzalearen berezko lengoaia, diskurtsoa eta argudio faltsuak; izan ere, hazi behar duela erakutsi baitu hauteskunde-lehian. Aitzitik, deitoragarria ere litzateke Podemoseko agintariek ideia horiek barneratu badituzte eta talde politiko horrek nahi badu, talde nazionalistek egiten duten moduan, identitateen talka ustiatzea eta euskal batzuk eta besteak, sentitzen dutenaren arabera, sailkatzeko akreditazioak banatzea.
Moralesek gogoratu duenez, Euskadin ez dago identitate-gatazkarik: “Gertatu dena izan da batzuek aurre egin diogula terroristek estortsioaren, mehatxuen eta hilketen bidez ezarri nahi izan duten proiektu totalitarioari. Euskal Sozialistok han izan gara, askoren galeraren minarekin, gure bizitza ere arriskuan jartzen, askatasunen alde egiten, eta batzuen falta ere sumatu dugu".
Gainera, azpimarratu duenez, PSE-EE beti herrialde bat eraikitzearen aldekoa izan da, inori identitatea galdetu gabe. “Gure idazkari nagusi eta lehendakari izateko hautagai Idoia Mendiak askotan azaldu du sozialistok jarraituko dugula esaten euskaldun sentitzeko zenbait modu egotea ez dela arazo bat. Aniztasuna ondare handia dela. Eta lelo horrekin egingo dugu lan egunero, eta gobernu sozialista denontzako gobernua izango dela, orain dela gutxi egin dugun bezala; ez du galdetuko nola sentitzen garen, arazoak nola konpon ditzakegun baizik”, ziurtatu du Moralesek.