PSE-EEk Hezkuntzari proposatu dio Heziberri plana erretiratzeko eta Euskadin beste eskola-itun baten alde lan egiteko
Isabel Celaak Legebiltzarrean aldeztuko du Heziberri Lomceren aurreko erantzun okerra dela
“Euskadik eta hezkuntza-komunitateak Hezkuntza-itun bat behar dute, 1992koa bezalakoa, hezkuntzari beste bultzada bat ematearren. Hezkuntza Sailak sustatzen duen Heziberri Plana Lomceren aurreko erantzun okerra da, eta azkenean bertan behera geldituko da”. Hori da Euskal Sozialistak Legebiltzarkideak, Isabel Celaak, aldeztuko duen proposamena bihar goizean eusko Legebiltzarrean egingo den eztabaidan. Euskadin Lomcek izango duen aplikazioari buruz eztabaidatuko dute EH Bilduk aurkeztutako mozio batetik abiatuta.
“Lege txar baten, Lomceren, ondorioak saihestu nahian, ankilosatuta eta atzean gelditzen ari gara beste herrialde batzuetan hezkuntzan ematen diren aurrerapenekiko. Eusko Jaurlaritzak ez du estrategiarekin asmatu, barneko eta kanpoko azterketa diagnostikoek zenbait ohar azaldu badizkigute ere”, azaldu du Isabel Celaak. Bere ustez, Heziberri 2020 planak curriculum aldaketa burokratikoa dakar berekin, adostu gabekoa, eta ez die euskal eskolaren benetako erronka eta beharrei erantzuten.
Hori dela eta, biharko osoko bilkuran Hezkuntza Sailari Heziberri plana bertan behera uzteko eta 1992ko antzeko beste Eskola-itun bat gauzatzeko prozesuari ekiteko eskatuko dio. “Bultzada berri bat euskal eskola berrikuntza pedagogikoaren bidean jartzeko, eta irakasleak eta hezkuntza-komunitateko gainontzeko kideak aktiboki inplikatuz".
Isabel Celaaren ustez, egungo estrategiarekin jarraituz gero PPren hezkuntza kontra-erreformak dituen oztopo gehienekin jarraituko genuke. “Horren bitartean”, dio, “Euskadin derrigorrezko hezkuntza geldiarazita dago zuzenbiderik ez duelako, barneko desorekak handitzen eta alarmak pizten diren bitartean”. Hortaz, bere iritziz, Wert legea ez aplikatzerantz doanez, Euskadirako aukera egokiena da hezkuntza-esparru berritu bat bilatzea, eta "Heziberrik ez du hori ekarriko".