Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEk Iñaki Arriolari eskatu dio programa sozialista egin dezala euskal hauteskundeetarako

• Agiri bat idatziko du Ikerketen eta Programen idazkari Enrique Ramosekin batera

• Euskal Sozialistek prozesu parte-hartzaile zabal bat proiektatzen dute ekarpen guztiak jasotzearren

Euskadiko Batzorde Exekutiboa [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Euskadiko Batzorde Exekutiboa [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Euskadiko Batzorde Exekutiboak arratsaldean egindako bileran erabaki du Iñaki Arriolari PSE-EEren hauteskunde-programa egitea eskatzea hurrengo euskal hauteskundeetarako.  Arriolak programa idazteko prozesuari ekingo dio Ikerketen eta Programen eta Sareko Politikako idazkari Enrique Ramosekin batera.

Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusiak, Iñaki Arriolak, politikan esperientzia luzea du, udalerrietan (10 urtez zinegotzi izan zen, 15 urtez Eibarreko alkate), Aldundian (Batzar Nagusietako kide) eta Eusko Legebiltzarrean aritu da, baina, batez ere, Patxi Lopezen Gobernuan Etxebizitza, Herrilan eta Garraio sailburua izan zen.  2008ko maiatzetik, Gipuzkoa lurraldeko antolaketaren arduradun nagusia da.

Hauteskunde programa egitea izango da datozen hilabeteetarako Euskal Sozialistek izango duten ekintza politikoaren ardatz nagusietako bat; izan ere, talde, elkarte, GKE, sindikatu eta PSE-EEko proposamenetan ekarpenak egin nahi dituzten gizarte eragile guztiekin biltzea aurreikusi dute. PSE-EEk udazkenean aurkeztu nahi dizkie euskal herritarrei bere proposamenak.

Militante sozialistez gain, nahi duten guztiek egin ahal izango dituzte ekarpena hauteskunde-programari, Idoia Mendiak zuzendutako alderdiarekin ondoko helburuak partekatzen badituzte: aurrerapen bidezkoa, berdintasuna eta kohesio soziala.

Programa benetakok prozesu parte-hartzailearen emaitza izan dadin lortzeko, Euskadiko Batzorde Exekutiboak zenbait komunikazio-formula proposatuko ditu, eta teknologia berrietan eta sare sozialetan oinarrituko da batez ere, harreman zuzena alde batera utzi gabe.

“Euskal Sozialistok zenbait proposamen progresista eta ezkertiar aurkeztuko ditugu, euskal herritarren arazoen aurrean benetako aukerak eta konponbideak eskaintzeko modukoak.  Euskal ezkerraren lidergoa izango dugu, proposamen erabilgarriak behar baititu inor kanpoan utzi gabe; bizikidetza sendoan sakondun ahi dugu eta Espainia anitz eta libreago baten proiektuari lagunduko diogu”, azaldu du PSE-EEko Antolakuntzako idazkari Miguel Ángel Moralesek. 

Beste berri batzuk...

Iruzkinak