Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEk Ibarretxeri “hondatuta dauden salgaiak saltzen” ari dela leporatu dio

José Antonio Pastorrek zalantzan jarri du Eusko Jaurlaritzaren proiektu estrategikoek 2.500 lanpostu sortu ahal izatea

VITORIA-GASTEIZ PSE-EEko bozeramaileak Legebiltzarrean, José Antonio Pastor, gaur zalantzan ezarri du hamar proiektu estrategikoek, euskal erakundeen diru laguntza izango dutenak, 31 miloi euro kostukoak, 2.500 enplegu baino gehiago sortzeko gai izatea, gainera laguntza hauek ez dira berriak. Pastorrek gaur prentsaurre bat eskaini du Eusko Jaurlaritzaren eta Foru Aldundien iniziatiba aztertzeko, dioena, 31.470.000 euro erabiliko direla hamar proiektu estrategikoentzat Euskadirako, 2.551 enplegu sortuko dituztenak, 2008-2011 bitartean. Bozeramaile sozialistak salatu du adierazpen hau ez dela berria, Proiektu Estrategikoen Programaren barne dagoela, orain dela urte batzuk martxan ezarri zena, 2000-2003ko Sustapen Ekonomikoko Erakundeen Arteko Planan, hain zuzen ere. Laguntza hauen deialdia, esan du, orain dela zortzi hile egin zen, laguntza hauek 2008ko euskal aurrekontuetan agertzen dira. Gainera, adierazi du, "balantzea ez da adosten", zeren, jakinarazitako inbertsioarekin zaila dena 2.500 enplegu baino gahiego sortzea. Zentzu honetan, azpimarratu du aurreko urtean 24 miloi euroko laguntzak egon zirela kapitulo honetan, aurten 31 ordea, lehen 672 lan postu sortzeko eta orain 2.521 sortu nahi dira. "Eskaini dizkiguten zenbakien arabera lortu dugu %30 gehiago, inbertsioan, lan postuak urte baten %275 igotzea. Hau da, lan postu bat sortzea heren bat murriztu da. Eta galdera da: eta hori nola egiten da?", galdegin da. Horregatik, salatu du Ibarretxek "jakinarazi du gainzukeri guztiz, hau gertaera historiko bat litzateke bezala, ebatzi bat berandu betetzea baino ez dena (laguntzena), Eusko Jaurlaritzakoa", eta lehendakari ordearen, Idoia Zenarruzabeitia, konparezentzia eskatu du, gai honetako datu batzuk argitu ditzan. Pastorrek abertitu du "ez gaude prest Ibarretxek duen merkantzia aberiatu saldu dezan" eta Ibarretxe salatu du esanez "eskaintzen dituen datuak faltsutu edo makillatu egiten ditu". "Ibarretxek krisia erabiltzen du aitzaki bat bezala gizarteari igortzeko independentista isolazionismoko mensaiak, autarkia ekonomikoan ia erortzen da". Enpresariei eta sindikatuei adierazi beharko die proposatzen ari dena baldin bada Euskadin ezartzea autarkia ekonomikoren bat", planteatu du. Aldi berean erreklamatu dio lehendakariari azaltzea "nola lortuko dugu gure baliabideekin soilik mendebaldeko gizarte bat ere lortzen ez duena". Guzti horregatik, Pastorrek auguratu du erkidegoko hauteskundeen gertutasunarengatik "ke askorekin aurki gaitezkeela", zuzenduak "Ibarretxek bere lidergotasun eza makillatzeko, ekonomia eta gizarte mailan".

Beste berri batzuk...

Iruzkinak