Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEk igandean Arrosaren Festa ospatuko du eta Pedro Sanchez han izango da

Apirilaren 26an, igandea, Euskal Sozialistok betiko Arrosaren Festa egingo dugu (Durangon), eta han izango da PSOEko idazkari nagusia, Pedro Sanchez

3.000 militante eta zale, gutxi gorabehera, joango omen dira Durangoko Landako Gunera. Festak zenbait jai-elementu izango ditu, baita ekitaldi politiko bat ere. Aipatutako ekitaldian, Pedro Sanchezez gain, Idoia Mendiak, Mikel Torresek eta Azahar Dominguezek ere hartuko dute parte

PSE-EEk euskal 179 udalerritan aurkeztuko ditu hauteskunde-zerrendak, eta berritze-tasa % 85ekoa da, Euskadiko biztanleen % 98,1era iritsiko da

Aurtengo edizioaren leloa "Gehiengoaren alde lanean" da

PSOEko idazkari nagusiak, Pedro Sanchezek, aurre-kanpainan lehendabiziko aldiz bisitatuko du Euskadi Arrosaren Festara joateko. Festa Durangon izango da, igandean, eta “gehiengoaren alde lanean” leloa du. Sozialistekin batera izango da udal eta foru hauteskundeetarako aurre-kanpainan. Sanchez berriz etorriko da Euskadira maiatzaren 12an, kanpainan, eta hiru euskal hiriburuetara joango da; izan ere, Moralesek aipatu duenez “Euskadiko hauteskundeei ere garrantzia ematen zaie, baita Ferrazek ere”.

“Espainian eta Euskadin Sozialismoak ireki duen garai berriaren Arrosaren Festa izango da.  Lidergo berriek markatutako garaia da baina, batez ere, politika egiteko modu berriek markatutakoa", azpimarratu du.  Nabarmendu duenez, “garai berriak isla du gure erakunde-ekintzan, bai gobernatzen ditugun lekuetan bai oposizioan gauden lekuetan".  “Seguru gaude, gainera, garai berria hauteskundeetan ere islatuko dela.  Andaluzian ikusi dugu, Susana Diazek irabazi baitu, eta hauteskunde-aurreikuspenetan ere argi ikusten da, Espainian, oro har, aldaketarako jarrera dago”, gaineratu du.  "Garai berri hori, udal eta foru hauteskundeetan ere ikusiko dugu”, aurreratu du.

179 hautagai-zerrenda

PSE-EEko Erakunde Politikako idazkariak, Begoña Gilek, esan du Alderdi Sozialistak “gehiengoaren alde gobernatzen duela”, ”EAJ arduragabearen aurrean, bere gobernatzeko modua “harroa eta autoritarioa” baita.

Euskal Sozialistek 179 udalerritan aurkeztuko dituzte euren zerrendak:  84 udalerri Bizkaian, 60 Gipuzkoan eta 26 Araban.  Nabarmendu duenez, aipatutako zerrendak “paritarioak, berrituak dira, eta ahalegin handia egin da aurpegi berriak sartzeko, PSE-EEn ireki den garai berriarekin bat etorriz”.  Bizkaian soilik, berrikuntzaren ehunekoa % 85 dela azaldu du.

Halaber, aipatutako zerrendetan herri handiei eman zaie lehentasuna; hortaz, “aurkezten garen udalerrietan Euskadiko biztanleen % 98,1 daude”.

“Herrialdeko ia herritar guztiak gobernatzeko aurkeztuko gara, eta gure bermea gobernatu ditugun erakundeetan egin dugun kudeaketa da:  Portugalete, Barakaldo, Ermua, Eibar, Irun, Zumarraga eta Iruña Oka”.

“Gehiengoaren alde gobernatzen duen alderdia gara, herritar guztiak, eta ez soilik gureak, aintzat hartzen dituen alderdi bakarra gara.  Jendearen arazoei, eta ez Alderdiaren arazoei, arreta egiten diegu, eta EAJk ez du gauza bera egiten”, azpimarratu du.

Gilen ziurtatu duenez, Bizkaian EAJ “arduragabea da enplegu-politikak eta ekoizpen-ekonomia bultzatzeko politikak garatzeko orduan", eta "gobernatzeko modu harro eta autoritarioa duela" erakutsi du, "adiskidez soilik arduratu da, eta ez herritar guztiez".

Bilduri dagokionez, azaldu du “Gipuzkoako Aldundian izandako lau urteotan, lurraldea erabateko kaosean sartu duela, eta ezin duela ezta ekimen bakar bat gauzatu gatazkarik, liskarrik sortu gabe”.  Horrez gain, ondokoa kritikatu du: "Gipuzkoako herritarrengan euskaldunen artean identitate-konfrontazio okerrena berpiztu du, gainditutzat genuela uste bagenuen ere”.

Hori dela eta, “PSEren botoak baino ez du bermatuko EH Bilduk ez duela Gipuzkoan gobernatuko, eta ezingo duela amildegirantz eramaten jarraituko”. Eta gaineratu du “EAJk ezin duela gauza bera esan, nahiz eta horretan saiatu, orain dela lau urte Garitanori Foru Aldundia lortzen lagundu ziolako, eta seguru gaude, ahal balu, berriz egingo luke".

PPri dagokionez, "murrizketen eta ustelkeri sistematikoaren alderdia da”. Salatu duenez, “etorkinekiko errefusapena eta gizarte-laguntzei buruzko gezurrak dira bere hauteskunde-aukera bakarra”, eta arabarren aurrean “proposamenik gabeko eta datu faltsuz eta argudio demagogikoz betetako programarekin aurkeztuko da".

“Gure ingurunean zenbait izenarekin agertu diren indar berriei" dagokienez, programarik eta identifikatzeko moduko bozeramailerik ez dutela kritikatu du. Horrez gain, "uko egin diote diputatu nagusirako hautagairik aurkezteari, eta horrek erakusten du desorientatuta daudela, eta hauteskundeak erabiltzen dituztela lider nazionalei propaganda egitearren". 

Miguel Ángel Morales, PSE-EE Antolakuntzako idazkaria, eta Begoña Gil, PSE-EEko Erakunde Politikeetako idazkaria, 2015eko Arrosaren Festaren zehaztasunak aurkezteko egin duten prentsaurrekoan. [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Miguel Ángel Morales, PSE-EE Antolakuntzako idazkaria, eta Begoña Gil, PSE-EEko Erakunde Politikeetako idazkaria, 2015eko Arrosaren Festaren zehaztasunak aurkezteko egin duten prentsaurrekoan. [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Beste berri batzuk...

Iruzkinak