PSE-EEk indar handiagoz exijituko dio Jaurlaritzari krisiari eta langabeziari aurre egin diezaien

PSE-EEko Batzorde Exekutiboa gaur Donostian bildu da 2014. urtean sozialistek zer estrategia erabiliko duten eta zer lehentasun izango dituzten eztabaidatzeko eta erabakitzeko; izan ere, Patxi Lopezek, idazkari nagusiak, esan bezala, "erronka anitz dituzte". Batzorde Exekutiboaren bilerarekin amaitu dira Patxi Lopezek PSEko zuzendaritzako zenbait arduradunekin eta tokiko zein probintzietako antolakundeko arduradunekin egin dituen bilerak. Bilera horiek, alderdiaren jarduera dinamizatzea eta jarduera lerro nagusiak finkatzea zuten helburu.
Idazkari nagusiak adierazitako erronken artean, lehendabizikoa ondokoa litzateke: lan egitea krisitik irteteak benetako ondorioak izan ditzan atzeraldiaren eta langabeziaren erosoak gehien jasan dituzten sektoreen ekoizte-ekonomietan. Helburu nagusiak, beraz, modu iraunkorrean enplegua sortzea izan behar du, Euskal Autonomiako 160.000 langabetu baino gehiagori itxaropena eman ahal izateko.
Halaber, maiatzean europar hauteskundeak egingo direla aipatu zuen, eta horiek “erabakigarriak direla Europa ideiari bultzada soziala emateko; hori dela-eta, Batzorde Exekutiboko kideei eskatu zien berehala has dadila udal eta foru hauteskundeetarako gogor prestatzen. Hauteskundeak 2015eko maiatzean egingo dira. Udal eta foru erakundeetako hautagai nagusiak aukeratzeko irailean egin daitezkeen primarioak antolatzeaz gain, Patxi Lopezek PSEko egituretako guztiei eskatu zien lan egin dezatela alderdia gizarterantz irekitzearren; horretarako, beste pertsona batzuk sartu eta “aulkia mugitu” beharko dute.
Finkatutako beste lehentasunetako bat, PSEren oposizio-funtzioa Legebiltzar Taldearen bitartez areagotzea da. “EAJrekin eta Eusko Jaurlaritzarekin Euskadi modernoago, solidarioago, iraunkorrago eta lehiakorragoa lortzeko sinatu dugun akordioaren bidez, euskal sozialistok erakutsi dugu modu arduratsuan oposizioa egin daitekeela eta, aldi berean, ideiak eta indarrak eman ditzakegula krisia gainditzeko eta zerbitzu publikoekin jarraitu ahal izateko”. “Aurrekontuak onetsita ditugula”, esan du idazkari nagusiak “Jaurlaritzarekin oso zorrotzak izango gara adostutako konpromiso guztiak garaiz bete ditzan, eta jendearengana enplegu- eta inbertsio-plan moduan helaraz ditzan. Ez diogu utziko euskal exekutiboari lasai-lasai lotan herritarrek gaizki pasatzen duten bitartean”.
Horren harira, Sozialisten Batzorde Exekutiboak Gobernuari Ekonomia eta Enplegua Biziberritzeko Plana amaitzeko exijitu dio, akordio horretan, azken jota otsailerako izango dutela esan baitzuen. Gainera, plan horrek 6.290 euro izango ditu datozen hiru urteetarako.
Halaber, hiru foru ogasunen Iruzurrari Aurre egiteko Baterako Plana zehazteko eskatu dio, zergen inguruko datu-baseak informatikoki lotzea barne.
PSEk beste gai batean jarriko du arreta: Legebiltzarrean autogobernuaren inguruan hasiko duten eztabaida. “Espainia eta Europa barruan dugun autogobernua hobetzearen alde lan egiteko prest gaude, adostasun zabalak bilatuz eta jolas-arauen barruan, baina ez dugu euskal gizartea banatuko duen subiranotasun-azpijokorik onartuko", ohartarazi du Patxi Lopezek. Hori dela eta, Euskadiko erakunde-egituran beharrezkoak diren aldaketak gehiago atzeratu gabe landu behar direla dio, gastu publikoaren efikaziarik handiena eta bikoiztasunak eta efikazia ezak alde batera uzteko.
Alderdiko zenbait instantziekiko topaketetan egin bezala, idazkari nagusiak Batzorde Exekutiboko kideei “Euskadin politika egiteari” ekin diezaioten eskatu die. “Denok, nik lehenengoa, egin beharreko horretara egon behar dugu: jendearen benetako arazoei arreta egiten, gerorako espekulazioetan denborarik galdu gabe”, nabarmendu du.