Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEk irailaren 20 eta 21ean ez-ohiko Kongresu bat egingo du Idazkaritza Nagusi berria aukeratzeko, eta militanteek 4 egun lehenago bozkatuko dute

Irailaren 16an militante sozialistek Idazkaritza Nagusi berria aukeratuko dute. Aukeratzeko jardunaldi horretan, Talde guztietako batzarrak bilduko dira Euskadiko Ez-ohiko Kongresurako ordezkariak aukeratzeko

Euskal Sozialisten Batzar Nazionalak egungo Batzorde Exekutiboaren proposamena onetsi du, hotz, irailaren 20 eta 213an alderdiaren zuzendaritza berria aukeratzeko Ez-ohiko Kongresua egitearena.  Lau egun lehenago, irailaren 16an, militanteek bozkatu egingo dute eta Patxi Lopezek utziko duen Idazkaritza Nagusian nork izango den aukeratuko dute.

Euskal Sozialisten egungo buruak atzo Batzar Nazionalak egindako bileran azaldu egin zuen zergatik erabaki duen ez aurkeztea, eta alderdiak eta zuzendaritza berriak gain hartu beharreko erronkak zein diren azaldu zuen.  Espainiako erakunde-krisia, ekonomia-krisia, ezkerraren krisi orokorra, mende berrirako Ongizateko Estatua berriz definitzea edo aniztasunaren eta identitate-askatasunaren alde egitea dira, bere ustez, Euskal Sozialistek gain hartu beharko dituzten erronketako batzuk; horiez gain, gizartearekiko harremanaren inguruan hausnartu beharko dute.

“Alderdia beste ideia batzuekin, beste pertsona batzuekin eta, batez ere, ezkerreko alderdi batek egin beharreko zehaztuta birdefinitu behar dugu", ziurtatu zuen Lopezek. Gainera, esan zuen berak ere ardura duela "pertsona progresista asko utzi bagaituzte", eta militanteei ordezkoa aukeratzeko orduan "zuhurtziaz" jokatzeko eskatu zien.

Bere buruari kritika egin zion baina, horrez gain, Idazkaritza Nagusian izan denean zer lortu den ere azpimarratu zuen: adibidez, terrorismoaren amaiera eta Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa zuzendu izana.  “Gure beldurrekiko beldurra gainditzen jakin izan genuen, Euskadin nazionalistek baino ezin dutela gobernatu dioen tabua gainditu genuen.  Eta lortu genuen, eta gainera, haiek baino hobeto egin genuen”, ziurtatu du.

Lopezek berriz esan zuen beharrezkoa dela “kaleko exijentziekin konekatatzeko” moduko diskurtso bat osatzea, ohiko printzipio sozialistetan oinarrituta: “askatasuna, berdintasuna eta gizarte-justizia”, “kaleko indarra galdu dugulako eta berreskuratu beharra dugulako”.  Lopezek azaldu du arazoa ez dela beste batzuek gure banderak hartu dituztela, arazoa dela pertsona askok uste dutela bandera horiek gure aurka mugitzen dituela”.

Herrialdeak duen erakunde-krisiari dagokionez, ohartarazi zuen uste baino "sakonagoa dela”, eta “denon arteko, eta ez batzuek beste besteen aurkako” herrialde eraikitzen lagunduko digun konstituzio-erreformaren alde egin zuen.  “Konstituzio-erreformak bira politikoa eman behar dio herritarren beste itun bati, bizikidetzari eta herriaren geroari buruzko beste adostasun bati”, eta esan zuen ez dagoela Katalunia eta Euskadi eta Espainiarekiko arazo bat, “baizik eta nazionalista katalanek eta euskaldunek arazo bat dutela denon erakunde demokratikoekin eta nazionalistak ez diren herritarrekin”.  Hori dela eta, Lopezek dio gauzei bere izena jarri behar zaiela, nazionalistek “irabazten baitute eztabaida politikoan eta hizkuntzan”.

Diskurtsoa amaitzeko, Batzorde Exekutiboko lanetan lagundu diotenei eskerrak eman dizkie, baina, bereziki, militanteei. Eta azkenean ondokoa esan zuen hunkituta: “altxa ezak burua, alderdi sozialista, irabazi beharreko bataila anitz baititugu”.

Patxi López, gaur arratsaldean Bilbon egin den Batzar Nazionalean. (Argazkia: Euskal Sozialistak)
Patxi López, gaur arratsaldean Bilbon egin den Batzar Nazionalean. (Argazkia: Euskal Sozialistak)