PSE-EEk Jaurlaritzaren konpromisoa lortu du, eta aztertu egingo da 2014an Enplegu Publikorako Eskaintzen deialdiak egiteko aukera

Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak lortu du Eusko Jaurlaritzak ondoko konpromisoa gain har dezala: 2014an enplegu publikorako eskaintzen beste deialdi batzuk egiteko aukera aztertzea, eta langileekin adostutako plan bat egitea , zerbitzuaren eskaera-beharrei erantzunez euskal administrazioaren belaunaldi-txandaketa bermatzeko.
Idoia Mendiaren legebiltzarrak aurkeztu duen ekimen bati esker adostu dute aipatutako ebazpena. Ekimen horrek, funtzionarioen adinaren batez bestekoak gora egin duela (batez ere goiko mailetan) ohartarazi du; hori dela eta, belaunaldi-txandaketarako eta trebakuntza transmititzeko neurriak aztertu beharko dira. Bestela, azaldu duenez, une batean “mozketa” gertatuko da, funtzionario horiek erretiratzen direnean alegia, Administrazioan aldi berean sartu baitziren.
Gainera, teknologia berriak eta tramitazio telematikoak sartu dira, papera pixkanaka desagertzen doa eta administrazioaren antolaketan berrikuntza eta bikaintasuna exijitzen dira; horrek guztiak, administrazio-prozedurak azkartu beharko ditu, eta langileek “zeharkako rolak” izan beharko dituzte, eraldaketa horretan giltzarri baitira.
Hortaz, Administrazioaren antolaketa gerora begira diseinatu behar dela dio; horrez gain, erronkei erantzuteko moduko helburuak betetzeko behar dugun enplegurako eskaintza publikoa planifikatu beharko da, belaunaldi-txandaketa bermatu beharko da eta behin-behinekotasuna gutxitu beharko da.
Horren harira, Mendiaren ustez 2014. urtean bertan egin daitezke enplegu publikorako eskaintza "batez ere EITBn bat egingo dutela iragarri bada; horren inguruan zenbait zalantza juridiko ditut, PP eta EAJren artean ezagutzen ez dugun akordiorik ez badago behintzat”. “Edozein modutan, euskal irrati-telebistan enplegu publikoko eskaintza irekia egin badezakete, Administrazio Orokorrean, Osasunean, Hezkuntza edo Polizian ere egin ahalko dugu”, adierazi du.
Legebiltzarkide sozialistak gaineratu du Estatuaren oinarrizko legeriak ematen duela oinarrizko zerbitzuetan enplegurako eskaintza publikoak egiteko aukera (ehuneko 10eko berriztapen-tasan ehuneko 10eko mugarekin), eta Euskadiren behin-behinekotasuna Espainian baino handiagoa dela. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzari eskatu dio, Espainiako Gobernuarekin dituen harremanetan “berriztapen-tasa handiagoa negoziatu zezakeela eta 2014. urtea amaitu baino lehen enplegu publikorako eskaintza bat izan dezagun”.