PSE-EEk Jaurlaritzari eskatu dio azal dezan zer gestio egin dituen La Naval-en lan gehiago lortzeko

Foto Argazki-Gobierno Vasco (CC BY-3.0-ES 2012/EJ-GV/Irekia-Gobierno Vasco/Mikel Aráosla
Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeko Industria eta Berrikuntzako bozeramaileak, Vicente Reyesek, Jaurlaritzari eskatu dio Legebiltzarrean azal dezan zer gestio egiten dituen Naval ontziolan lan handiagoa izan dezaten, jarduerarekin modu egonkorrean jarraitzeko modukoa.
Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun sailburuari ahoz erantzuteko zuzendu dion galdera da. Galdera hori kontroleko osoko bilkuran erantzun beharko du. Horren bidez, Reyesek gain hartu du La Naval ontziolako langileen ordezkariek jendaurrean zein pribatuan egin duten eskaera, hots, "langileek dituzten arazoei eta ontziolak berak jarraitzen dituen arazoei erakundeetan konponbideren bat bilatzekoa”.
Ordezkari sozialistak gogoratu du une honetan euskal ontzigintzaren sektoreak “biziberritzeko seinale batzuk eman dituela baina, aldiz, La Naval ontziolak ez duela kontraturik lortu, eta horregatik enpresak arazo handiak dituela bizirauteko”. “Langileek aspalditik salatu dute hau guztia, lan-zamarik ez izateak enpleguan eragin zuzena izan dezakeelako, enplegua arautzeko zortzi espediente jasan ondoren”, azaldu du. Langileek, “estutasun” handiz bizi dute egoera hori. Horregatik guztiagatik, Jaurlaritza azalpenak eskatu dizkio.
Reyesek gogoratu du Eusko Legebiltzarrak berak legegintzaldi honetan onartu duela, aho batez, sektorea garrantzi handiko dela, baina ontziola batzuek lan-zama berreskuratzen duten bitartean "La Navalek ez du halakorik ikusi, eta horregatik berriz esan beharra dago industria hori eta horrekin bizi diren lanpostuekin jarraitu behar dela”.