PSE-EEk Jaurlaritzari eskatu dio energia-pobrezia arintzeko aurrekontu-partida aktiba dezala

Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio premiazkoa dela energia-pobrezia arintzeko aurrekontu-partidak ematea Gizarte Larrialdirako Laguntzak jasotzeko baldintzak betetzen ez dituzten pertsonei, hirugarren sektoreko antolakundeekin batera; horrez gain, energia-enpresekin hitz egin beharko du hornidura eten ez dezaten pertsonaren batek zenbait egoera direla-eta ordaintzeko dirurik ez badu.
Natalia Rojo legebiltzarkideak gogoratu du azken Aurrekontuetan “sozialistok lortu genuela, besteak beste, Euskadin bide berri bat irekitzea: zenbait arrazoi direla argi edo gasaren faktura ordaindu ezin dutenei baina Gizarte Larrialdirako Laguntzak jaso ezin dituztenei laguntzeko linea bat”. Hori dela eta, azaldu du Taldea beste ekimen bat ere izapidetzen ari dela, udalek Gizarte Larrialdietarako Laguntzen dirua jaso dezaten behingoz, eta beste proposamen bat Gobernuak dekretu baten bidez alda ditzan larrialdirako laguntzak jasotzeko zenbait baldintza.
“Baina gaur berehalako konponbide bati buruz hitz egiten ari gara. Formula bat aurkitu dugu, Jaurlaritzak, Kontuetan aipatutako partida onartzeko beharra izan ondoren, ezin baitu partida bideratu. Urtarrilaren 1etik laguntza horien inguruan galdetu dugu, eta orain arte burokrazia- eta administrazio-oztopoak baino ez ditugu ikusi, eta familientzako konponbidea atzeratu baino ez dute egin", azaldu du. Horregatik, sozialistok Hirugarren Sektoreko antolakundeekin lan egitea proposatzen dugu, “horiexek ohartarazten baitigute, eta hornidurarik gabe gelditu diren familiei laguntzen baitiete”.
Edozein modutan, ohartarazi duenez, “administrazioek ahalegin handia eta irudimena behar dute familiak etxea berotzeko elektrizitate edo gasik gabe geldi ez daitezen, janaririk gabe edo garbitzeko urik gabe geldi ez daitezen”. "Gauza ez da gobernuz kanpoko antolakundeei erakundeen ardura ematea, bai aktiboki lankidetzan aritu gaitezke gizarte-larrialdi horri erantzuteko, urte honetan behintzat”, azaldu du. Gainera, antolakunde horiek Gobernuarekin tasatu beharko dituzte hitzarmenaren baldintzak, berak duen esperientziaren arabera, eta “sozialistok erakunde-bidea erraztu beharko dugu".
Premiaz tramitatzea
Sozialistek ekimena premiaz tramitatu dezaten nahi dute, “otsaila oso gogorra izan baita hotza eta elurra direla-eta, eta etxeetan energia handiagoa behar izan dute, eta fakturak ere berehala etorriko dira". Horregatik, aurrekontu-partidak ahalik eta lasterren bideratu behar dira fakturak arintzeko eta horniduran mozketarik gerta ez dadin.
Proposizioaren justifikazioa, ondokoa: “Gizarte Larrialdietarako Laguntzak eskuratzeko baldintzak berrikusi behar badira ere, eta indarrean dagoen arautzeko dekretua ere zuzendu behar bada ere, krisi ekonomikoa luzatzen da, lanaren ezegonkortasuna handia da eta soldatak gero eta txikiagoak dira, ondorioz, gero eta pertsona gehiagok behar dute erakundeen laguntza gas eta elektrizitatearen fakturak ordaintzeko”. “Familiek enpresa hornitzaileekin dituzten zorrak berriz negoziatzen laguntzeaz gain, ezinbestekoa da behar dutenen esku berehala jartzea aurrekontuetan aurreikusitako kopurua”.
Hori dela eta, Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatu beharko dio ahalik eta lasterren lankidetza-hitzarmen bat sinatzeko hirugarren sektoreko antolakundeekin, energia-pobrezia arintzeko aurrekontu-partidak bana ditzaten Gizarte Larrialdirako Laguntzak jasotzeko baldintzak betetzen ez dituztenen artean. Gainera, Eusko Jaurlaritzak energia-enpresekin hitz egin beharko du familiei duten zorra berriz negoziatzeko aukera emateko, eta ez dute inoiz hornidura etengo familiak zenbait egoera direla-eta ordaindu ezin badu.
Rojok gogoratu duenez, hamaika aldiz eraman dute gaia Legebiltzarrera, “herritarrei erantzun bat eman nahi diegulako, beste batzuek tribuna hau diskurtso sektarioak egiteko erabiltzen duten bitartean”. “Sozialistok, bazterkeriaren aurrean, kanpoan gelditzen direnak integratzea proposatzen dugu. Eta zenbakietara lotuta EAJren aurrean, konponbide zehatza batzuk proposatzen ditugu”, nabarmendu du.