PSE-EEk Jaurlaritzari eskatzen dio zehapenak jartzeko Eroski eta Fagor ekarpenetan inplikatuta dauden enpresei

Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeko Kontsumoko bozeramaileak, Txaro Sarasuak, Eusko Jaurlaritzari exijitu dio gauzatu ditzala Eroski eta Fagorreko menpeko ekarpenen salmentan inplikatuta dauden enpresak ikuskatzeko eta zehatzeko beharrezkoak diren funtzioak, betiere Kontsumobideren eta esleituta dituen funtzioen bidez. Gainera, eskainitako trukea onartu nahi ez dituzten pertsonen alde agertzeko eskatu dio; izan ere, trukea onartuz gero, inbertitu dutenaren ehuneko 30 galduko dute eta kapital gehiena beste menpeko bono batzuetan utzi beharko dute.
Sarasuak Darpón sailburuari eta Kontsumobideko zuzendariari leporatu die asteleheneko agerraldian —legebiltzarkide horrek eskatu zuen agerraldia—, “bitartekari” funtzioa justifikatu baino ez zutela egin, eta horren ondorioz eragindako gehienek atsegin ez duten truke-proposamena lortu dutela, kontsumoko Institutuaren funtzioa, kontsumitzaileen alde modu aktiboan egitea bada ere.
Ordezkari sozialistak gogoratu du Kontsumobide Sortzeko Legeak ondoko funtzioa esleitzen diola Institutu horri: “kontsumitzaileak aholkatzen, aldezten eta informatzen laguntzea modu aktiboan eta diruz”; zehapenak jartzea, eta “Kontsumitzaileek edo erabiltzaileek legearen babes eraginkorra izan dezatela bultzatzea, beharrezko ekintza judiziala kabiaraziz eta auzietan aurkeztuz babestu behar diren eskubideen garrantzi adela-eta edo sortu duten alarma sozial adela-eta arreta berezia merezi duten gaiei dagozkienez”.
Hori dela eta, aurreko legegintzaldiaren aurrekaria aipatu du, hots, Kontsumobidek banku-entitate bati zehapena jarri zionean gehiegizko baldintzak jartzeagatik. Epaitegiek ondoren irizpide hori berretsi zuten. Kasu horretan, Kontsumobide ez zen “bitartekari” hutsa izan, Institutuko egungo arduradunak bezala. “Ez dituzue erabiltzaileak defendatzen. Ikuskatzeko eta zehatzeko eskumenak egikaritu behar dituzue”, leporatu die.
Gainera, eragindakoek baloratu beharko duten truke-eskaintza berria ikusita, Sarasuak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio kontsumitzaileak babesteko dituen aukerak abian jar ditzan, has ditzakeen ekintza juridikoetan laguntzea barne.
Legebiltzarkide sozialistak argi utzi du ez daudela ados egin duten trukerako proposamenarekin, Jaurlaritzak aukera hori bermatu badu ere, “gure ustez, erabiltzaileek ez dutelako ordaindu behar gertatutakoa, betiko produktua eskuratzen zutela jakin ez zutelako, eta ez dute gainontzekoa beste menpeko produktu berri batean sartu behar”. Orain dela gutxi aurkeztutako ekimen batean jaso du iritzi hori, eta ekimen horretan Jaurlaritza inbertitutako kapital osoa itzultzearen alde ager dadin eskatzen da.