Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEk Jaurlaritzari GLLtarako diru gehiago eskatu du "EAJk oposizioan zegoela eskatzen zuen moduan

Txaro Sarasua
Txaro Sarasua

Euskal Sozialistak Legebiltzarkide Taldeko Gizarte Gaietako bozeramaileak, Txaro Sarasuak, ostegunean Urkulluren gobernuari Gizarte Larrialdietarako Laguntzei arreta egiteko partida handitu dezala, “udalek eskatzaile ugari baitituzte eta udal horien laguntza deiari" erantzutearren. Gainera, “EAJk oposizioan zegoela eskatutako neurri horri” orain ezetz esan diola leporatu dio.

Sarasuak sozialisten proposamena aldeztu du (beste talde batzuen ekimenekin batzuekin metatutakoa); ondorioz, akordio bat lortu dute Jaurlaritzari "Gizarte Larrialdietarako Laguntzak finantzatzeko aurrekontu-hornidura handitu dezala eskatzeko; partida horrek, 2013. urtean udaletan jasotzen diren eskaera guztiei erantzuten zaiela bermatzeko moduko kopurua jaso beharko du, betiere Diru-Sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko 18/2008 Legeak, abenduaren 23koak, eta Lan eta Gizarte Politikako sailburuaren martxoaren 27ko aginduak jasotako baldintzak betetzen badira”.  Ebazpenak, gainera, udalei baliabideak emateak “lehentasuna” izan beharko duela dio, baita 2014ko aurrekontuek GLLri arreta egiteko “beharrezko” partida jaso beharko dutela ere.

Ordezkari sozialistak gogoratu du aurtengo partida, aurrekontu-luzapenaren ondorioz, 2012koa dela, baina Diru-Sarrerak Bermatzeko legea aipatu du. Lege horren arabera, “horretan aurreikusitako prestazio ekonomikoen zenbatekoak finantzatzeko behar diren baliabide ekonomikoak jaso beharko dira”, eta prestazio horietako bat GLL da.  Gainera, uneoro zer diagnostiko den egokia ere kontuan izan beharko da, eta baliabide ekonomiko gabezi dituztenek jasan dezaketen gizarte bazterketa egoerei aurre egiteko eta horiek arintzeko izan beharko dutela; une kritikoetan pertsonek dituzten beharrei erantzungo zaizkiela bermatuko dutela.

“Eusko Jaurlaritzak ulertu behar du martxoaren 27ko GLLak arautzeko aginduak aurten zenbait aldaketa jaso dituela, gainera une honetan gure erkidegoan langabeziak gora egiten duela eta pobrezia eta gizarte bazterketa mailan beste egoera batzuk sortu direla; horren guztiaren ondorioz, udaletan gero eta eskari gehiago erregistratu dira eta ezin zaie aipatutako eskari horiei erantzun ez badute berehala GLLri zuzendutako aurrekontu hornidura handitzen ".  Sarasuak gogoratu du euskal udalek “deiak” egin dituztela “laguntza eske, Gizarte Larrialdirako Laguntzen eskatzaileen kopuruak gora egin duenez ezin dietelako horiei aurre egin”.  

Ordezkari sozialistak aurreko legegintzaldian EAJko bozeramaileak esandakoa gogoratu du, ezen Jaurlaritzaren “borondate politikoa” aipatu baitzuen eta ondokoa esan baitzuen: "oso egoera larrian diren eta janzteko, oinetakoak erosteko, betaurrekoak erosteko, maileguetarako eta etxebizitzaren gastuei aurre egiteko zailtasunak dituzten pertsonaz ari gara”.  “Ematen du talde sozialistak iritziz edo jarreraz aldatu duela, baina EAJko bozeramaileak aipatutako pertsona horiek eta gaur aipatutakoak pertsona berberak dira, izen-abizena dute eta Jaurlaritzaren laguntza behar dute", esan du Sasasuak amaitzeko.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak