PSE-EEk kale-indarkeriako ekintzengatik kezkatuta dagoela dio
Rodolfo Aresek Bildu-Sorturi “sendo kondenatzeko exijitu dio"

PSE-EEk irmo kondenatzen ditu eta oso kezkatuta dago berriz kale-indarkeriako ekintzak burutu direlako azken egun hauetan. “Zenbait urtez ETAk egindako terrorismoaren osagarri moduan kaleko terrorismoa jasan eta gero, ezin dugu inolaz ere halako erasorik onartu, behin-behinekoak edo txikiak badira ere. Euskadin indarkeria ezin da ezereztu”, aitortu du Rodolfo Aresek, Euskadiko Batzorde Exekutiboko Koordinazio idazkariak.
Erasoak jasan dituzten talde politikoekiko, entitateekiko eta komunitateekiko elkartasuna adierazi ondoren, Rodolfo Aresek guztiok, eta batez ere Bildu-Sortuk, sendo kondenatu behar dugula dio. “Ezin dago indarkeriaren erabilera justifikatu ahal duen arrazoirik edo kausarik. Eta printzipio hori nabarmendu beharko dute modu berezian garai batean halako ekintzak justifikatu edo horien alde egin zutenek”.