Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEk kaleetan eta Legebiltzarrean “emakumeek euren gorputzen, sexualitatearen eta ugalketaren inguruan erabakitzeko duten eskubidea” aldeztuko du

Euskal Sozialistek diote Gallardón ministroak etsi egin duela Eliza katolikoaren presioen ondorioz eta Espainiako gizarte osoari “izaera erlijiosoko moral pribatua” ezarri nahi diola

Euskal Sozialistok kaleetan mobilizazioak burutuko ditugu eta Eusko Legebiltzarrean zenbait ekimen aurkeztuko ditugu “emakumeek euren gorputza, sexualitatea eta ugalketaren inguruan duten eskubidea” defendatzeko PPren gobernuak “etika publikoa pribatizatzeko egin duen saioaren” aurrean, Eliza katolikoa soilik pozik utziko duen haurdunaldia eteteko lege aldaketa proposatu baitu.  Maite Berrocal Euskal Sozialisten Berdintasunerako idazkariak “apezpikuek PPri emandako zerbitzuengatik ordaintzeko eskatzen zietela PSOEren gobernuaren agintaldian kaleak asaldatzen zituztenean” esan du; Maite Berrocalen ustez Gallardón ministroaren mugimendu hau “B gutun-azalekiko, legez kontrako finantzaketarekiko eta langabezien diren milaka pertsonengatiko arreta kentzeko saioa etsia da”.

Idoia Mendiak, Euskal Sozialisten bozeramaileak, Legebiltzarkide Taldeak legez besteko proposamen bat aurkeztuko duela esan du, “emakumeen bizitzetan oso eragin txarra izango duen inpaktu” horren erasotik emakumeen alde egiteko. Mendiak esan du indarrean jarraitu behar dela José Luis Rodríguez Zapatero presidentearen agintaldian onetsitako Legea, Europarekin homologatutako legea baita. Haurdunaldia borondatez eteteko aukera jaso du aipatutako legeak, betiere “sexu-hezkuntzan eta antisorgailuen erabilera orokortzean oinarrituta” eta, gainera, estatistikek erakutsi dute “ez dela haurdunaldi etete kopurua handitu”.

Berrocalek ohartarazi du PPren Gobernuak plan horrekin aurrera jarraitzen badu PSOEk Konkordatuaren akordioei uko egitea exijituko duela. “Bitxia bada ere, herrialde honetan milioika pertsona oso egoera larrian daude baina Gotzain-batzarrari ez zaio gosea duen jendea, pobrezian dagoen jendea, kalean bizi den jendea edo utzarazpenen ondorioz bere buruaz beste egin duen jendea axola, garrantzitsuena emakumeak erabakitzeko eskubiderik gabeko errezeptakulu bihurtzea da"

Beste berri batzuk...

Iruzkinak