Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEk, kanpoko konponbidea baino, Herritarren Euskadi lortzeko autogobernuaren “barruranzko" hobekuntzaren alde egin du

• Euskal Sozialistok, independentziaren edo neozentralismoaren muturreko konponbideetatik at, askatasunak errespetatuko dituen eta berdintasuna bermatuko duen Euskadi anitza eraikitzeko aldaketen aldekoak gara


• Udazkenerako lehentasunetako bat Lurralde Historikoen Legearen erreforma izango da

Idoia Mendiak, Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, PSE-EEko Batzorde Nazionalean parte hartu du. [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Idoia Mendiak, Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, PSE-EEko Batzorde Nazionalean parte hartu du. [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Euskal Sozialiston ustez, gure autogobernua hobetu eta sakondu behar dugu, eta Espainiarako nahi dugun erreforma federalaren esparruan egin behar dugu. Baina, horrez gain, herrialde bakarra garela , hiru lurraldek osatzen dutela gure herria, eta baterako ikuspegiarekin egin behar dugula lan gogoratu nahi dugu. Herritarren Euskadi eraiki nahi dugu, askatasunen eta oinarrizko eskubideen inguruan, aniztasuna eta norberak denarekiko errespetua sustatu nahi ditugu Euskadi hobea lortzearren.

Beharrezkoa dugun modernizaziorako, besteak beste, euskal erakundeen egitura sakon berrikusi behar dugu, eraginkorragoa izan dadin eta euskal herritar guztien berdintasuna bermatzeko. PSE-EEk herria egituratzeko proiektu bat du. Proiektu hori handiagoa denetik txikira denera doa eta alderantziz.

Horregatik izan dugu interes handia Udalen Legea egiteko (eztabaidatzen ari gara), eta udazkenerako Lurralde Historikoen Legearen erreforma proposatuko dugu; horixe izango da gure lehentasunetako bat. Gainera, estatutu-ituna berrikustea proposatuko dugu (adostasun handia beharko da), baita Konstituzioaren erreforma ere, Estatu Federala lortzeko.  Euskal Sozialistok oso urrun gaude, alde batetik, bereizketa bilatzen dutenengatik eta, beste alde batetik, konponbide neozentralisten alde egiten dutenengatik.

EAJk eta EH-Bilduk badakite ez dugula proiektu soberanistetan edo, argiago esateko, independentistetan parte hartuko, etnian eta irizpide baztertzaileetan oinarritutako herrialdearen alde egiten dutelako.

Euskal Sozialistok, eskubide berberak dituzten herritar askek osatutako gizarte anitza nahi dugu.  Nazionalismoak, gainera, ez ditu egin nahi Euskadi herri moderno bihurtzeko, modu eraginkorrean antolatzeko behar diren barne-erreformak; berdintasunari eta talentuari eskaini beharko zaizkio administrazio-egituretan bikoizketen bidez eta gastu publikoak gainjarriz galtzen diren baliabide handiak.

EAJk arreta gehiago jartzen dio bere botere-euskarriekin jarraitzeari eta identitate-obsesioetan aurrera egiteari, gizarteak benetan dituen eskakizunei erantzuteari baino, eta ez du erakunde-egituraren berrikuspena egingo.

Euskal Alderdi Jeltzaleak beste esparru juridiko bat proposatzen du erabakitzeko ustezko eskubidean oinarrituta, eta independentziarako beste urrats bat baino ez da, horixe baita nazionalisten azken asmoa. Ibarretxeren planaren bidez ikusi zenez, proposamen horren bidez Euskadi benetako erronketatik urruntzen dute eta herritarrak bereizten ditu, identitate bat aukeratzeko eta besteari uko egiteko beharra baitute.

Bestalde, EH-Bilduk ere ez ditu beharrezkoak diren erreformak egingo; Gipuzkoan erakutsi du bere alderdikoentzat soilik gobernatzen duela, eta jarraitzen du irudikatutako independentziaren alde aurrera egiteko beharrarekin eta ETArekin lotutako iragana justifikatzen. Gainera, ETAk egoteko saiak egiten baditu ere, gaurko jakinarazpenean ikusi denez, bide bakarra du: desegitea eta euskal politikan eragina izateari behin betiko uko egitea.

Alderdi nazionalistek nahiago dute Euskadiren arazoak kanpotik konpondu (estatus berria, erabakitzeko eskubidea...), ez dutelako gain hartu  nahi Euskadin benetan nahi izanez gero egin dezakegun guztiaren ardura.

Beste berri batzuk...

Berri honetara lotuta dauden artxiboak

Iruzkinak