PSE-EEk kondenatu egin ditu zenbait talde bortitzek Bilbon egin dituzten kalteak eta erasoak
PSE-EEk dio guztiz errefusatzen duela gaur Bilboko erdigunean zenbait talde bortitzek eragindako indarkeria bandalikoa. Gaur, Bizkaiko hiriburuan Ekonomia Topagunea egin da, eta topagune horretan ordezkatu diren politiken aurka egin den gizarte-protestaz baliatu dira talde horiek aipatutako jarduerak burutzeko. Topagunean, NDFko, Europar Batzordeko, Gobernu zentraleko eta Espainiako enpresa nagusi batzuetako zenbait ordezkarik hartu dute parte.
Dendetan, negozioetan, herri-altzarietan zenbait kalte sortu dituzte, eta ekintza horien bidez, euren izena belzteaz gain, kutsatu egin dute atzo eta gaur Bilboko kaleetan “Troika"ren eta krisiaren aurrean etsi gabe ezarri diren haustura-neurrien aurka baketsu manifestatu diren milaka pertsonen jokaera. Hori dela eta, Bilboko erdiguneko jazoerak kondenagarriak dira oso. Gainera, Euskadi berriz indarkeriaren eta istiluen irudiarekin lotzeko arriskua ere badago, gure kaleetan horiek errotik kentzea lortu badugu ere.