PSE-EEk kondenatu egin du Barakaldoko PPren egoitzarako erasoa
Idoia Mendiak dio “Sorturen diseinu-arloko aldeak ez direla nahikoak".

PSE-EEk sendo gaitzetsi du Barakaldoko PPren egoitzaren aurka goizaldean egin duten erasoa. Bizkaiko beste puntu batzuetan, halaber, kale-indarkeriako beste ekintza batzuk ere burutu dira egun hauetan. Gainera, erasotako taldearekin elkartasuna adierazi du.
“Behin eta berriz burututako ekintza hauen aurrean, Bildu-Sortuk sendoago eta argiago erantzun beharko luke”, esan du PSE-EEko bozeramaile Idoia Mendiak.
Gaineratu duenez, “ez da nahikoa denboraz eta lekuz kanpo dauden ekintzak direla eta ezker abertzalea ez dagoela horiekin ados adieraztea”. Orduan, ezker abertzalea ados zegoen garai batean, orain dela ez asko, ETAren terrorismoaren osagarri moduan Euskadin pairatutako kale-terrorismoarekin?
Mendiaren ustez, “ez da nahikoa gauzak hitzerdika esatea eta diseinu-arloan bereiztea". “Batasunaren munduak bere kideei azaldu behar die ez dagoela indarkeria erabiltzeko arrazoi edo kausarik, eta printzipio hori ez dela bakarrik ematen ETAk terrorismoari uztea erabaki zuenetik. Horrela baino ez du lortuko molotov koktel nostalgiko horiengandik urruntzea”.
Radio Euskadin egindako elkarrizketa
Mendiak, Radio Euskadiko Boulevard irratsaioan egindako elkarrizketa batean, ondokoa esan du: “oraindik iraganeko tik gehiegi ditugula eta ezker abertzaleak ez duela egin beharreko lana egiten halako gauzarik gerta ez dadin”. Euskal Sozialisten bozeramaileak esan du ezker abertzaleko agintariek egindako jarrera eta adierazpen batzuek eragin handia dutela eremu horretan eta, beraz, "euri fineko" lanean "ahalegin berezia" egiteko eskatu die, gazteen artean “demokrazian oinarritutako politika egiteko beste modu bat” finkatzeko “bide luzea baitute egiteke”. “Itxaroteko prest gaude, baina ez atzera pausurik emateko prest”, ohartarazi du.