Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEk kooperatibetatik lehentasunezkoak" kentzea proposatu du aurreztaileei arazo gehiago ez sortzeko

Txaro Sarasa
Txaro Sarasa

Euskal Sozialistak Legebiltzarkide Taldeak, kooperatiben azpiko finantza-ekarpenak merkaturatzeko aukera ematen duen Legearen artikulua “hilabetean” kentzearen alde egin du gaur goizean, helburua gerora begira gaitzik ez sortzea litzateke, ezen "praktikak eta denborak erakutsi baitigute arrisku handiko figura bat dela, epaitegi batzuek, epaien bidez, legeek babestutako zenbait aurreikuspen bertan behera uzten baitituzte, eta horien erabilerak arazoa sortu duelako kooperatibetan eta milaka herritarrengan”.

Kontsumoko bozeramaile sozialistak, Txaro Sarasuak, azaldu du “ez dugula zalantzan jartzen kooperatiben kapital gehikuntza legezkoa izan ez denik, kaltetzeko moduan merkaturatu bada ere.  Zalantzan jartzen dugu kooperatiba eta aurreztaile askorentzat arazoak sortu dituen lege-aurreikuspenaren zergatia.  Kooperatibek eurek ere onartu dute hemen ez dutela bide hori erabiliko, zertarako nahi dugu aurreikuspen hori? Epaitegiek figura horren lege-estaldura ondoriorik gabe uzten badute, zertarako eutsi horri?", galdetu dio bere buruari.

Ordezkari Sozialistak EBko Justizia Epaitegiaren ebazpena erreferentziatzat hartu duten epaiei buruz hitz egin du. Ebazpen horren arabera, nahiz eta legeria nazionalak zerbitzuak emateko eta kontratuak sinatzeko orduan finkatu daitezkeen hainbat baldintza jaso, kontsumitzaileen alde egitearren, 93. urteko Europar zuzentarauari jarraitu beharko zaio; horren arabera, gehiegizko baldintzak ez dira aplikatuko, eta helburua kontsumitzailea babestea litzateke.  Sarasuak azaldu duenez, Espainian badira zenbait epai, eta horietan, epaileek lege nazionaletan aurreikusitako baldintzak baliogabetu ezin badituzte ere, doktrina horretaz balia daitezke eta kontsumitzaileentzat gehiegizkoak diren baldintzak ondoriorik gabe utz ditzakete.

Gainera esan du ez dela egia kooperatibek ez dutela beste aukerarik euren proiektuak finantzatzeko; badira beste formula batzuk, hala nola, epe luzeko zorra; gainera, hori da eskaintzen den irteera aurrezkiak kooperatiben ekarpenetan dituzten herritarrentzat.

“Ganbera hau kontsumitzaileentzat gehiegizkoak diren finantza-figuren aurka argi azaldu da.  Baita “lehentasunezkoen” aurka ere; horren arauketa beste batzuei dagokie.  Baina gure kooperatibei dagokienez, gure iritzia azaltzeaz gain, aukera dugu orain konpontzen saiatzen garen zenbait kasu berriz gerta ez daitezen lortzeko”, justifikatu du Sarasuak.

Bozeramaile sozialistak gertatuko denari “aurrea hartzearen” alde egin du eta berriz arriskuaren formula erabiltzeko “tentazioa” alde batera utzi behar dugula dio.  “Hitz egingo dugu beharrezkoak diren beste aldaketa batzuez, kooperatibek kanpoko kapitala lortzeko dituzten beste modu batzuk aztertuko ditugu.  Baina ez dugu bi urte itxaron nahi.  Figura hori hilabetean ken dezakegu.  Dagoeneko egindako kalteak ez ditu galaraziko, baina ez du utziko beste batzuk sortzen. Gure ustez, ez du merezi arau honekin jarraitzea, euskal herritar askok eta askok maula egin diotela uste baitute, euren aurrezkiak ezin berreskuratzeko moduan edo arriskuan dituzte; eragindako herritarren eskaerei erantzuna eman behar zaie.  Erantzuna, kasua balitz, bide ireki baten bidez gauzatu beharko da, baina Legebiltzarretik erantzun politikoa ere eman behar dugu, finantzaketa tresnen erabilera okerraren ondorioz gertatu diren gehiegikeriak berriz gertatuko ez direla jakin behar dutelako" esan du amaieran.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak