PSE-EEk kritikatu du EH Bildu eta EAJ alderdiek Lizarra Ituna “garaiz kanpo” suspertu nahi izatea

Talde Sozialistaren bozeramaileak, José Antonio Pastorrek, gaur Eusko Legebiltzarrean EH Bildu eta EAJ kritikatu ditu urriaren 25a Euskadiren Eguntzat hartzeko Legea indargabetzeko egin dituzten proposamenengatik. “Gaur Lizarra Itunaren hilotz kiratsak ekarri gaitu hona —esan du Pastorrek—, baina ez tragedia moduan, fartsa moduan baizik".
“Herriaren krisi ekonomikoari elkarrekin aurre egiteko alderdien eta erakundeen batasuna beharrezkoagoa den une honetan —esan du Talde Sozialistaren bozeramaileak—, eztabaida artifizial hau sortu da eta, horren arabera, Gobernuan den alderdiak eta euren burua Euskadiko herri sektoreen bozeramaile bakartzat hartzen dutenak ados jarri dira —haien artean zenbait alde egon arren—, euskal gizartea arrazoi sinboliko eta identitate arrazoi batzuen arabera banatzeko”.
José Antonio Pastorrek jarrera alderdikoi horien aurrean “euskal sozialistok sustatzen dugun herri elkarrizketa aipatu du; horien helburua, jendeari benetan axola zaien gaien inguruan akordio garrantzitsuak lortzea da: enplegua, gizarte zerbitzuak, erakunde-sarea berritzea eta fiskalitatea; akordio horiek ekonomia jarduera bultzatzen jarraitzeko eta Ongizateko estatuarekin jarraitzeko aukera emango digute", horiexek “izango baitira”, eta ez beste batzuk, "gure etorkizuneko herriaren giltzarriak”.
“Hori da —ironiaz esan du bozeramaile sozialistak— ezker abertzaleak egiten duen ekarpen handia herri honetan krisia gehiago pairatzen dituztenei erantzuteko: Euskadiren Egunaren Legea indargabetzea; orientaziorik gabeko Gobernu ahul bat dagoenean proposatzen dituzten gai horietako bat da, gobernu hori nazionalismoaren arloan hegemonia nortzuen artean lehiatzen den axola baitzaio herritarren benetako arazoei aurre egitea baino gehiago.