Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEk kritikatu du Eusko Jaurlaritzaren publizitate-gastua gizarte- edo inbertsio-gastua baino handiagoa dela

Iaz 6,1 milioi euro erabili zituen horretan, 2014an baino % 10,4 gehiago.


“Urkulluren Gobernuak erakutsi du zer interesatzen zaion gehien, propaganda”, salatu du José Antonio Pastorrek.

PSE-EEk kritikatu du Eusko Jaurlaritzaren publizitate-gastua gizarte- eta inbertsio-gastua baino gehiago handitu dela
PSE-EEk kritikatu du Eusko Jaurlaritzaren publizitate-gastua gizarte- eta inbertsio-gastua baino gehiago handitu dela

Eusko Jaurlaritzak gauzatu gabe utzi zituen iaz 662 milioi euro; inbertsiorako eta I+G+b programetarako zen gehiena. Dena dela, publizitate-gastua % 10,44 handitu zuen (2014. urtearen aldean). Zehazki, publizitate-kanpainetarako 6.824.944 euro erabili zituen, iaz baino 712.672 euro gehiago. Hori guztia zehaztu du Lehendakaritzak Euskal Sozialistak Legebiltzar taldeko bozeramaileak, José Antonio Pastorrek, egin dion galdera dela-eta.

“Datuak ikusita, Urkullu lehendakariaren Gobernuak argi utzi du zer lehentasun duen:  ez da gizarte-gastua eta enplegua eta ezagutza sortzeko inbertsio-gastua, publizitatea, propaganda baizik”, kritikatu du Pastorrek.

Gobernuko lehendakaritzak eman ditu 2015. urtean publizitate-ekintzetan guztira gastutakoaren inguruko datuak, Urteko Memorian zifra orokorra ez zela jaso kritikatzen zuten zenbait legebiltzar-ekimenek eskatuta. Memorian, sailek eta Exekutiboaren menpeko organismoek egindako kanpainen eta babesletzen zerrenda baino ez zen jaso.  Aurreko ekitaldian geratu zen bezala, eranskin batean, eta Legebiltzarrean eskatuta, eman ditu Gobernuak publizitatean gastatutakoaren inguruko datuak, baita sailen eta komunikabideen araberako taula ere.

“Datua esanguratsua da, iaz gehien handitu zen aurrekontu-partida da.  Gastu sozialak bere horretan jarraitu eta beste kontzeptu batzuk murriztu badira ere (zenbait inbertsio oso beharrekotan 662 milioi euro gauzatu gabe daude), publizitateari dagokionez, Gobernuak iaz baino % 10,44 gehiago gastatu du”, nabarmendu du José Antonio Pastorrek. Deigarria da, baina publizitate-ekintzetan 2015ean gehien gastatu duen Saila Ekonomia Garapen eta Lehiakortasunaren Saila da (2.070.542 euro), baina 70 milioi baino gehiago aurreztu zituen ikerketaren eta garapenaren inbertsio-programetan. Ondoren Hezkuntza eta Kultura (1.403.145 euro), Segurtasuna (1.023.945 euro) eta Lehendakaritza (910.907 euro).

Bozeramaile sozialistak, horrez gain, kritikatu du Gobernuak arlo horretan egiten dituen ekintza gehienek ez dutela zerbitzu berrien berri emateko edo hiritarrak balioen edo jarreren inguruan kontzientziako helburua, ohiko kudeaketa komunikatzea edo saltzea baizik, eta hori debekatuta dago.  “Nork bere burua goraipatzeko kanpainak dira, eta pertsonen konpromisoa eslogana dute. Propagandaren arloan da soilik aktibo Urkullu jaunaren Gobernuak, horretan soilik du ekimena", azpimarratu du Pastorrek.

Halaber, publizitatearen banaketari dagokionez, Gobernuan del alderdiarekin lotutako komunikabideen alde egiten dute, gainontzekoei kalte eginez, eta bakoitzak benetako zer hedapen duen aintzat hartu gabe.  Baliabide publikoak alderdiaren alde erabili du, eta hori beste arlo batzuetan ere ikusi da; are gehiago, fronte judiziala irekita du aldeko komunikabideetan informazioa erosteagatik, eta horregatik inputatu dituzte Gobernuko zenbait goi kargudun. 

Beste berri batzuk...

Iruzkinak