PSE-EEk KZgunearen eraispenaz eta horrek administrazioaren zerbitzu elektronikoetan izango dituen ondorioez ohartarazi du
Euskal Sozialistak Legebiltzarkide Taldeak ohartarazi egin du kontratuak eta arretako ordutegia deuseztatzeko iragarkiak aurreratu egingo duela KZgunea proiektuan gerta daitekeen eraispena. Horrek Administrazioaren zerbitzu elektronikoetan eragina izango luke, adibidez IT Txartela lortzeko edo Metaposta zabaltzeko.
Legebiltzarrean egindako galdera batzuetan, Idoia Mendia legebiltzarkideak azaldu du zerbait jakin izan duela gerta daitekeen eraispenaz. Horrela bada, adierazi du proiektuaren arduradun bat KZguneetatik joan dela eta dinamizatzaileen lanpostuak abenduaren 31ra arte bakarrik daudela bermatuta esan diela. Gainera, arreta egiteko ordutegia murriztu dela jakinarazi diete eta, beraz, langileen soldatek ere behera egin dute; Donostian Euskaltelen teleoperadore moduan lan egiteko aukera eskaini zaie eta esan diete “ez badute onartzen kontratua ebatziko dietela borondatezko kaleratze balitz moduan eta ez dutela langabezi prestaziorik edo kitapenik jasoko”.
Mendiak gogoratu duenez, “KZgunea proiektuak urte luzeko ibilbidea du Euskadin, herritarrek oso ondo baloratzen dute eta bertako ekoizpen ehunaren eta herritarren artean Sarearen erabilera zabaltzen lagundu du; gainera, ekarpen garrantzitsua egin du eta egiten du zulo digitalari aurre egiteko”.
Hori dela-eta, Jaurlaritzari zergatik 2013ko abenduaren 31n kontratu horiek amaituko dituen "egungo kontratuak 2014. urtera arteko iraunaldia badu", zer plan dituen Ogasun, eta Finantza Sailak zerbitzu horretarako, zentrorik kenduko duten eta zer ordutegi izango duten galdetu dio.
Gainera, Mendia kezkatuta dago halako erabakiek herritarrentzako zerbitzu horretan izango dituzten ondorioengatik, KZguneen bidez ITTxartela lortzen dutelako eta Metaposta zabaltzen delako. Ondokoa galdetu du: “Zer plan duzue KZguneetarako eta horren zerbitzuetarako aurrekontu murrizketetatik haratago?”.






