Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEk "lagunduko du" Aurrekontuak onesten baina ez dio “txeke zuririk emango” Eusko Jaurlaritzari

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Patxi Lopezek, azaldu du Euskadik “ezin duela beste urtebete galdu", eta Aurrekontuen zirriborro honetan ekonomia arloan PSE-EEk eta EAJk sinatutako akordioak sartu ondoren, Sozialistek “herri ardurarekin” jokatuko dutela dio.

PSE-EE eta EAJ alderdien artean irailean ekonomia eta zerga alorrean sinatutako akordioaren ondorioz, Urkulluren Gobernuak politikak “zuzendu ditu”, eta hori ikusi izan da datorren ekitaldirako aurkeztu dituen Aurrekontuetan.  Horregatik, batez ere, Euskal Sozialistek “lagunduko dute” 2014rako Eusko Jaurlaritzaren Aurrekontuak onesten eta ez dute osoko zuzenketarik aurkeztuko. Baina ekintza hori ezin da Urkulluren Gobernuari emandako “txeke zuritzat” jo behar, “izan ere Sozialistok jarraituko dugu oposizioko alderdi izaten, eta adostutako akordioak bete ditzala exijituko diogu gobernuari”, ohartarazi du PSE-EEko idazkari nagusiak, Patxi Lopezek.

Batzorde Exekutiboak bilera egin zuen atzo Aurrekontuak aztertzeko, eta egiaztatu egin zuen kontu horietan jaso egin dituztela ekonomia arloan bi alderdiek adostutako akordioak, "bai diru-sarrerei dagokienez, handitu baitira zerga-erreformaren ondorioak orain isla izaten hasi dutelako; bai gastuei dagokienez, iaz ezarri nahi ziren murrizketak alboratu baitituzte, eta horrek eragina izango du krisialdirako beharrezkoak diren politiketan”.  Ondorioz, Euskal Sozialistek ez dute osoko zuzenketarik onartuko, Euskadiri krisitik irteten laguntzeko Aurrekontuak onesten "laguntzearren"; gainera, lan hori ezin da "gizarte-eredu suntsituan, desberdintasun-tasa handiagoak dituen ereduan egin, aberastasuna banatzeko modua dela-eta gizarteko asko epe luzerako gizartean baztertuta utziko dituen ereduan alegia", azaldu du Lopezek.

Euskadik ezin du “beste urtebete galdu”. Hori dela-eta, Euskal Sozialistek "herri ardurarekin" jokatzea erabaki dute, eta ekintzen bidez erakutsiko dugu "politika berberak egiten ditugula" gobernuan egon edo ez. Batzuek, aldiz, “guztiaren eta guztirako” oposizioa egitea erosoagoa eta errentagarriagoa dela uste dute “EAJk pasa den legegintzaldian egin zuen moduan”. “Gu ez gara halakoak, guri kezkatzen gaitu  herrian gertatzen dena eta horretan egiten dugu lan, gobernuan gaudenean zein oposizioan gaudenean", gaineratu du.

Lopezek azaldu du Euskal Sozialistok "lortu dugula Gobernuak gain har dezala datozen hiru urteetarako Ekonomia eta Enplegua Saritzeko Plan bat egin dezala (aste batzuetan aurkeztuko da), gutxienez , 6.290 milioi eurokoa, eta horietatik, 1.860 mmilioi euro abal eta bermeetarako izango dira. Plan hori finantzatzeko, dakizuen moduan, Aurrekontuetan jada jaso diren baliabideez gain, iruzurrari aurre egiteko lan horren ondorioz egiten den bilketaren % 50 ere erabiliko da”. Plan horrek, berariazko proposamen bat jasoko du epe luzeko langabetuentzat eta gazte langabetuentzat; gainera, talde horien zuzeneko kontrataziorako laguntzak emango dira, Udalek sustatuta, batez ere langabezia tasa handiena duten eskualdeetan.

Horregatik guztiagatik, Euskal Sozialistok “jarraituko dugu oposizioko alderdi izaten” eta akordio horiek guztiak betetzen direla eta herriari egoera zail honen aurrean erakunde-egonkortasuna emango zaiola zainduko du; ez du Euskadiko ekonomia-geldialdia sustatuko”. “Gobernuari aukera bat emango diogu, eta horrek EAJri eta Gobernu Nazionalistari ardura bera eskatzen dio”, esan du amaieran.

Patxi López 2014rako Aurrekontuei buruz emandako prentsaurrekoan
Patxi López 2014rako Aurrekontuei buruz emandako prentsaurrekoan

Beste berri batzuk...

Iruzkinak