PSE-Eek Legebiltzarraren babesa lortu du adingabeen zentroetako lan-baldintzak hobetzeko
![Miren Gallastegui, Euskal Sozialisten Taldeko legebiltzarkidea. [Argazkia: Euskal Sozialistak]](/upload/foto-original-Miren-Gallastegui-parlamentaria-del-grupo-Socialistas-Vascos-Foto-Socialistas-Vascos-Miren-Gallastegui-Euskal-Sozialisten-Taldeko-legebiltzarkidea-Argazkia-Euskal-Sozialistak-54feb8be27377.jpg)
Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak Legebiltzarreko guztien babesa lortu du ondoko proposamena dela-eta: Euskadiko Adingabeen Zentroetako langileek dituzten lan-baldintzak hobetzekoa. Horrela bada, gazte arau-hausleak berriz hezteko lana segurtasun fisiko eta psikikoa bermatuz egin ahal izango dute, eskatu duten moduan.
Miren Gallastegui legebiltzarkideak, zentroetako langileen eskariak jaso dituen ekimena sustatu du. Zentro horiei esker bete ahal dira adingabeen epaitegiek ezarritako neurriak. Lan horretarako, gogoratu duenez, espezializazio handia behar da eta tentsio handiko giroan egin behar dute lan. Hori dela eta, langileak “jabetzea", laguntza psikologiko handiagoa izatea eta estres egoerak gaixotasun profesional gisa onartzea eskatu da.
Gallasteguik gogoratu du Euskadin Gazteen Justizia “nahiko ondo” egiten dela, baina “hori egiteko baldintzak ez dira behar bezala eguneratu, batez ere langileen segurtasunari, trebakuntzari eta azterketa psikologikoari dagokionez”, eta uste du Legebiltzarraren akordioari esker lortu behar dela Jaurlaritzak “egin dezala egiten duela esaten duen hori”.
Sozialistek sustatutako ebazpenak, gazteen justizia politikarekin jarraitzeko konpromisoa jaso du, arau-hausle diren adingabeak berriz hezteko. Horretarako, hezkuntza-proiektu bat beharko da, gerora begira benetako aukerak izan ditzaten. Horrez gain, ondokoa eskatzen dio Jaurlaritzari: “lan-arriskuen balorazioan bildutako gomendioak gauzatzeari ekin diezaiotela; zentroko zuzendaritzarekin eta profesionalekin batera, beharrezko neurriak egunera ditzaten, batez ere langileak lan hezitzailea gauzatzen dutenean beharrezkoa duten babes fisikoarekin lotutakoak", langileen aldarrikapenen parte diren plan eguneratuak.
Gainera, Legebiltzarraren akordioaren bidez, indarkeria-egoerak saihesteko jarduera-protokolo oso bat exijitzen da, ikuspuntu hezitzaile, sanitario eta juridikotik. Eta “Ibaiondo heziketa zentroan eta gazteen justiziako gainontzeko zentroetan beharrezko segurtasun-neurriak bermatzea eskatzen da, baita langileen etengabeko trebakuntza sustatzea, hezitzaileen jabekuntza sustatuz, eta lan-arriskuen prebentziorako protokoloak egitea ere, batez ere arrisku psikosozialak aintzat hartuta. Amaitzeko, Legebiltzarrak eskatu du zenbait neurri abian jar ditzaten "zentroetako talde eta arduradun hezitzaileei derrigorrez kanpoko ikuskapen psikosoziala egin behar zaiela finkatzeko”.