PSE-EEk Legebiltzarraren babesa lortu du jabeen erkidegoei kuotak ordaintzeke dituzten bankuen aurka egiteko
Eusko Jaurlaritzari eskatuko diote plan bat egin dezala lege-babes ezari eta behar-egoerei aurre egiteko, baita jabeen erkidegoekin zorrak dituzten finantza-entitateen zerrenda argitaratzeko ere
2012an bankuen jabeen erkidegoekin 12 milioi euroko zorrak zituzten, erkidego horiek kontabilizatutako zorraren ehuneko 17 zen
EAJk eta PPk ebazpen honen aurka bozkatu dute, Nafarroan baietz esan badute ere

Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak ostegunean Legebiltzarraren babesa lortu du eta, horri esker, jabeen erkidegoei dagozkien zorrak ordaindu ez dizkieten eta higiezinen jabe diren baku-entitateen aurka egin ahal izango da. Izan ere, erkidego horiek arazoak dituzte gastu arruntak zein hobetzeko edo zaharberritzeko gastuak ordaintzeko. EAJk eta PPk ebazpenaren aurka bozkatu dute, Nafarroan alde egin badute ere.
Etxebizitzako bozeramaileak, Bixen Itxasok, lortu du Legebiltzarreko kideek iritziz alda dezaten, orain dela urtebete, antzeko ekimen baten aurrean, edozein neurri hartzearen aurka agertu baitziren eta PPk arazorik ez zegoela ere esan baitzuen. Eztabaida horren ondorioz, Etxebizitzaren Euskal Behatokiari txosten bat eskatu zioten. Txosten horrek, berankortasun-egoera agerian uzteaz gain, Euskadiko banku-entitateen zorra Espainiako gainontzeko erkidegoetakoa baino handiagoa dela azaldu zuen. 2012. urtean, bankuek 12 milioi euroko zorra zuten jabeen erkidegoekin, hots, erkidegoek kontabilizatutako zor guztiaren ehuneko 17. Gainera, txostenak dio egoera hori okerrera egingo duela.
“Ez dugu hitz egiten ari kaudimen gabeziaren ondoriozko berankortasunez, nahitako berankortasunez baino, bankuak abantaila-egoerari etekin ateratzeko orduan goreneko mailan baitaude. Eta entitate horiek, bankuen, ez dute ordainduko abokatuen aurrean ez bada, eta tasa judizialak direla-eta erkidego askok ezin dute epaitegietan kopuru horiek erreklamatu. Hori dela eta, erkidegoek ez badute auzietan sartzeko ahalmenik, bankuak irabazten du”, azaldu du. Gainera esan du bankuak jabetza horiek “banku gaiztoan" sartzen dituenean, azkenean zor horiek diru publikoarekin ordaintzen direla.
Itxasok dio, errealitatea hori dela onartuz gero, politikari dagokiola egoera ebazteko neurriak hartzea. Horregatik, hasteko eskatzen du jabeen erkidegoak azken kontsumitzailetzat hartu behar direla. Horren arabera, zorrak kobratzeko prozesuetan ezin zaie tasa judizialak aplikatu.
Jabetza Horizontalaren Legea berritzeko sozialisten egin duten proposamena onartu ez bada ere —eta aldaketa horren bidez, neurri eraginkorragoak sartu beharko lirateke berankorrek zorrak ordain ditzaten—, Eusko Jaurlaritzari eskatu zaie plan bat egituratu dezala lege-babes ezari eta behar-egoerei arreta egiteko, baita jabeen erkidegoekin zorrak dituzten finantza-erakundeen zerrenda argitaratzeko ere, zenbateko zorra duten azalduta. “Zerrenda horiek argitaratuko dira, ez ordaintzeko asmoarekin amaitzeko. Espainiako Gobernuak berak berankorren “zerrenda beltzak” egitea proposatu du, baina bankuak zerrenda horietan ez dituela sartu nahi ematen du. Neurri eraginkorragorik ez dugun bitartean, jendaurrean jarri behar ditugu gizartearen aurkako jokaera horiek” esan du amaitzeko.