PSE-EEk Legebiltzarraren laguntza lortu du uhin elektromagnetikoen inguruan legeak egin ditzaten

Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldearen proposamen batek, ostegunean lortu egin zuen Legebiltzarraren babesa, aho batekoa. Proposamen horren arabera, legeak egin beharko dira uhin elektromagnetikoei buruz, eta Jaurlaritzako zenbait Sailari eskatu behako zaie herritarrei informazio zorrotza emateko erradiazio horiek duten eraginaren inguruan.
Ingurumeneko bozeramaileak, Natalia Rojok, Legebiltzarrera ekimen hori eraman du, eta, modu horretan, Vitoria-Gasteizko Ibaiondo ikastolako gurasoen eskaera jaso du, baita Bilboko Solokoetxe auzoko bizilagunena ere, kezkatuta baitaude telefono-antenek sor ditzaketen ondorioak direla eta. Gaur egun ez dago "ondorio horien inguruko ebidentzia zientifikorik, baina politikak badu horren inguruan zerbait egiteko aukera".
Horrela bada, eta sozialistek proposatu bezala, Industria eta Ingurumeneko Ministerioei antenen instalazioak arautzeko eskatu zaie. Arauketa horretan, Europar Batasunaren gomendioak jaso beharko dituzte. Ordezkari Sozialistak esan duenez, ez bada arauketa hori egiten, Eusko Jaurlaritzari eskatzen zaio, bere eskumenen eremuan, lege proiektu bat egin dezala ALARA printzipioaren arabera (zentzuzkoa denera gutxitzekoa), herritarren osasuna ahalik eta gehien babestearren, batez ere talde ahulenen osasuna.
Sozialisten ekimenez adostutako ebazpenak, hirigintza-antolaketako tresnak arauetan sartzea eskatzen du; gainera, 2014an herritarren osasunean instalazio horiek duten inpaktu epidemiologikoari buruzko jarraipena egin dezala eskatu dio Eusko Jaurlaritzari. Horrez gain, egun dagoen eragin-mailari buruzko mapa egin beharko du eta eragin-maila hori gutxitzeko egin daitezken jarduera neurriak proposatu beharko ditu.
Azkenik, Legebiltzarraren akordioak Garapen, Lehiakortasun, Osasun, Ingurumen eta Hezkuntza Sailei eskatzen die ahal duten guztia egin dezatela erradiazio elektromagnetikoen inguruko informazioa herritarrengana hel dadin, eta informazio hori “zorrotza eta orekatua” izan dadin.
Rojok amaieran EAJri berezko eskaera egin dio; izan ere, alde bozkatu arren, akordioari zenbait kritika egin dizkio. Beraz, eragiten diona betetzeko “eta gizarte presioa gainditzeaz gain gehiago egin dezala" eskatu dio. "Eusko Jaurlaritza bihar bertan lanean has dadin nahi dugu”, esan du amaitzeko.