PSE-EEk Legez besteko proposamen bat aurkeztu du, Eusko Legebiltzarrak bileran zeinuen mintzairara egokitu ditzan

Txaro Sarasuak, Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldekoak, Ganberan indarrean dagoen araudiaren arabera, ohore handiaz aurkeztu du, Osoko Bilkuran eztabaidatzeko, legebiltzarreko egoitzan zeinuen mintzairaren erabilera buruzko LEGEZ BESTEKO PROPOSAMEN bat.
Eusko Legebiltzarra, Euskadiko herritarren nahia ordezkatzen duen organoa da. Ahoz, idatziz edo zeinuz euskaraz zein gazteleraz adierazten diren gizon eta emakumeak dira.
Azken urte hauetan, sentsibilizazio handia sortu da gorrek, entzuteko zailtasunak dituztenek edo gor eta itsu direnek komunikatzeko prozesuan dituzten zailtasunekiko. Adibide gisa, egun erakunde, politika eta kultura ekitaldi publiko askotan zeinuen mintzairako interpretea edukitzeko aukera eskaintzen dute.
Gizarte-sentsibilizazio horren ondorioz, erakundeak pertsona horiei laguntzeko zenbait bitarteko ezartzen joan dira.
Hori guztia dela-eta, Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldearen ustez, Eusko Legebiltzarrak, beste erakunde batzuei hori halabeharrez ezartzeko eskatzeaz gain, pertsona gorren eta gor eta itsu diren pertsonen eguneroko bizitza normalizatzen laguntzeko zenbait ekintza jakin burutu eta sustatzeko orduan erakunde mailako eredu izan behar du.
Beraz, Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak ondoko Legez besteko Proposamena aurkeztu du Osoko Bilkuran eztabaidatzeko:
Eusko Legebiltzarrak Eusko Legebiltzarreko Mahaiari eskatzen dio zenbait formula egoki gain har dadin Legebiltzarreko bilerak zeinuen mintzaira egokitzearren.