PSE-EEk legez besteko proposamen bat aurkeztuko du, lan, trebakuntza, etxebizitza, hirigintza, berrikuntza edo ingurumen arloetan eskumenak dituzten Administrazio guztien baliabideak koordinatuko dituen jarduera integrala diseinatzeko
José Antonio Pastorrek azaldu du legez besteko proposamen bat aurkeztuko duela; horren bidez, jarduera integral bat diseinatuko dute enplegu, trebakuntza, etxebizitza, hirigintza, berrikuntza edo ingurumen arloetan eskumenak dituzten administrazio guztien baliabideak koordinatzeko
Koordinazio horren bidez, epe luzeko langabetuak erreskatatu ahal izan beharko dira eta, berariazko trebakuntzaren bidez, langile kualifikatu bihurtuko dira eta zaharberritze-enpresen eskura jarriko dira, baita hiri-berrikuntza edo azpiegituran mantentze-lanak egiten dituzten erakundeen eskura ere
Ekimenak, efikaziaz gain, epe luzeko langabetuen erreskatea du helburu, eta, aldi berean, urtarrilean Gizarte Elkarrizketa Mahaian adostutako baina abian jarri ez den akordio bat beteko luke
PSEren ustez, lehendakariak erabilitako “foru-nazio” kontzeptua “patetikoa” da.
Legebiltzarreko PSE-EEko bozeramaile José Antonio Pastorren ustez, “patetikoa” eta “gustu txarreko txantxa” izan da Iñigo Urkullu lehendakariak esandakoa; izan ere, XIX. mendeko kontzeptu bat erabili du, “foru-nazioa”, Euskadiko egoera politikoa aldatzeko duen proposamena definitzeko orduan. Eusko Legebiltzarrean eskainitako prentsaurrekoan, Pastor oso kritikoa izan da lehendakariak ostegunean Politika Orokorrari buruzko Osoko Bilkuran esandakoaren inguruan...
Gehiago irakurri: http://www.europapress.es/euskadi/noticia-pse-tacha-patetico-uso-concepto-nacion-foral-parte-lehendakari-20150925105232.html
(c) 2015 Europa Press. Berariaz debekatuta dago edukia berriz zabaldu edo banatzea aldez aurretik berariazko baimena izan gabe.