Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEk Lehendakariari eskatu dio Arabako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari medikuari buruz Gobernuak esandako “gezurrak” argi ditzan

Lanpostu horri buruzko informazioa ezkutatu eta nahasi duen arduradunari Kode Etikoa aplika diezaioten eskatu du

Blanca Roncal.
Blanca Roncal.

Euskal Sozialistak Legebiltzarkide Taldeko Osasuneko bozeramaileak, Blanca Roncalek, Lehendakariari exijitu dio Arabako Unibertsitate Ospitaleko  zuzendari mediku moduan aurkeztu duten pertsona horren egoera zein den argi dezala, izendatu gabe aukeratu baitute, sailburuak idatzizko erantzun batean onartu berri duen bezala. Gainera, “egoera honen ardura duenari” Kode Etikoa aplika diezaioten eskatu du, gardentasun ezari eta informazio faltsutzeari buruzko aurreikuspenak direla-eta.

Roncalek galdera batzuk egin ditu sailburuaren idazkia jaso ondoren. Idazkiak ondokoa dio hitzez hitz:

Erantzun hau jaso da Gobernuak berak epea luzatzeko eskatu ondoren, informazio gehiago jaso behar baitzuen Manzano doktorea mediku zuzendari den edo ez galderari erantzun ahal izateko. Roncalek berak pasa den astean salatu zuen atzerapen hori.

“Une honetan egoera larriagoa da.  Orain badakigu Legebiltzar honi Arabako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari mediku moduan aurkeztu diotela kargu hori ez duen norbait.  Orain badakigu Ospitaleko organigraman zuzendari ez den norbait agertzen dela zuzendari gisa.  Orain badakigu zuzendari funtzioak egin dituela horretarako plaza ez duen eta horretarako izendatu ez duten norbaitek” salatu du Roncalek.

Kode Etikoa

Hori dela-eta, Osasuneko bozeramailearen ustez Lehendakariak azaldu beharko ditu prozesu  honetan egindako “oker eta gezur” guztiak “bera baita Kode Etikoaren arduradun nagusia eta kode hori zorrotz aplikatzeko konpromisoa gain hartu duena”.  “Lehendakariaren ustez Eusko Legebiltzarraren eta herritarren aurrean egindako faltsutze hori bateragarria al da Kode Etikoak gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruz jasotzen dituen jokaera eta portaerarekin, egindako informazio eskaerei erantzun azkar eta egokiak ematen zaiela bermatzeari eta Legebiltzarrak egin behar duen azterketa zuzenari dagokionez?", galdetu du legebiltzarreko ekimenean.

Arabako Unibertsitate Ospitaleko pertsona hori mediku zuzendari moduan nork aurkeztu duen eta nork du organigraman sartu izanaren ardura galdetu ondoren, “gai honen inguruan Kode Etikoa modu nabarian bete ez denez”, Roncalek Lehendakariari galdetu egin dio ea Kode Etikoa aplikatuko dioten faltsutasun horren ardura eta izendapenetan gardentasun falta horren ardura duenari, edo, zuzenean, gezurra esan duenari”.

Horrez gain, pertsona horren lan-baldintzak eta ordainsariak zein diren galdetu du, eta horren nominen eta zuzendari horrek Arabako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari mediku moduan sinatu dituen espedienteen kopia eskatu du. Gainera, “Arabako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari medikua nor den” galdetu du.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak