Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEk lehendakariari eskatu dio Sestaoko altzairugintza jardueraren defenda koordina dezala langileekin bateta

Jon Azkue, Euskal Sozialistak Taldeko legebiltzarkidea. [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Jon Azkue, Euskal Sozialistak Taldeko legebiltzarkidea. [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak lehendakariari eskatu dio Acería Compacta de Bizkaia enpresaren jardueraren defentsa zuzentzeko langileen ordezkariekin batera, baita gainontzeko euskal erakundeekin batera. Erakunde horietan euskal sozialistek zenbait laguntza- eta elkartasun-jarduera sustatuko dituzte enpresak iragarritako Enplegua Erregulatzeko Espedientea jasango dituztenen alde.

Industriako bozeramaileak, Jon Azkuek, gogoratu du PSE-EE ACBko langileen esanetara jarri dela, eta laster enpresa-komiteko kideekin bilduko dela, beharrezkoak diren jarduerak koordinatzeko, Bizkaian; Euskadin, Espainian eta Europan.  Bere iritziz, Arcelor Mittal bezalako enpresa batek “erakundeen laguntza handiak jaso dituenak Sestaon jarduera garatzeko, ezin du Enplegua Erregulatzeko Espediente bat iragarri azalpenik eman gabe, ez langileei, ez erakundeei”.

Hori dela eta, eta lehendakariak esan duenez asteazkenean Europar Batzordeari kezka eta har daitezkeen neurriak azalduko dizkiola, PSE-EEk Urkulluri eskatzen dio “langileei ere jarrera hori azaltzeko, eta haiekin batera beharrezkoak diren jarduera guztiak koordina ditzala fabrikan jarduerarekin jarraitzearren”.

“Sozialistok badakigu zer arrisku dituen globalizazioak, eta badakigu altzairuen egongo merkatuak zailtasunak dituela, baina jarduera gauzatzeko erakunde babesa eskatzen duten enpresa handiek instalatzen diren eremuen garapenaren alde egin behar dutela ere uste dugu; horretarako, langileen euren gaitasunetan izan beharko dute konfiantza.  Euskadin badira zenbait adibide arrakastatsu industria-eredu horren inguruan, eta Arcelor Mittal enpresak ulertu behar du ezin dela eskualde baten geroa kondenatu Indian zenbakiei soilik begira hartutako erabaki baten bidez”, azaldu du Azkuek.

Ordezkari sozialistak nabarmendu du Sestaoko instalazioetan gertatzen ari denak esanahi handiagoa ematen diola Ezkerraldea, Meatzaldea eta Oarsoaldeari buruz Legebiltzarreko lantaldeak egiten duen lanari.  “Gaur sozialistok berriz esaten dugu industria-, politika-, gizarte- eta erakunde-eragileekin adostu nahi ditugula eremu horiek biziberritzeko erakundeen arteko planen jarraibideak, aukera bat merezi baitute; horrez gain, Araban laguntza behar duten eremuetarako berariazko planak ere sartu genituen 2016rako aurrekontuetan zuzenketa baten bidez”, esan du amaitzeko. 

Beste berri batzuk...

Iruzkinak