Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEk lehendakariari eskatu egin dio kideko komunikabideetan berri moduan eman duten propaganda ezmorala azal dezan

El Grupo parlamentario Socialistas Vascos durante un pleno en el Parlamento Vasco. (Fotos: Socialistas Vascos)
El Grupo parlamentario Socialistas Vascos durante un pleno en el Parlamento Vasco. (Fotos: Socialistas Vascos)

Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeko bozeramaile José Antonio Pastorren ustez, guztiz ezmorala da Urkulluren gobernuak bere jarrera politikoei buruz behin eta berriz egiten duen propaganda; izan ere,  kideko komunikabideetan zenbait berri-eremu erosi ditu hori egiteko. Hortaz, Legebiltzarrean azaltzeko eskatu dio horrek “argi urratzen baitu Erakunde Komunikazioaren eta Kode Etikoaren Legea”. 

Ostiralean erregistratutako ekimen batetan, Pastorrek aipatu egin ditu oposizioak azken hilabeteotan egin dituen legebiltzar-ekimenak, ekimen horien bidez komunikabideetan egin diren zenbait kontrataziori buruz informazioa eskatzen zaio.  “Erantzuna ikusita ondorioztatu dugu ez dagoela irizpide objektiborik kanpaina horiek kontratatzeko, kontratazio horiek egin aurretik ez baitute definitu zein helburu publiko lortu nahi diren”, azaldu du.

Baina bozeramaile sozialistaren iritziz ”are kezkagarriagoa da ondokoa”: Jaurlaritzak berak eskaintzen dituen erantzunek onartu egiten dutela zenbait informazio-tarte erosten dituztela Jaurlaritzaren jarrera politikoei buruzko publizitatea eta propaganda egiteko. Esaterako, 17.500 euro ordaindu ditu Osasun Sailak bere jarduerari buruzko zenbait erreportaje argitaratzeko, 34.000 euro Hezkuntza Sailak Wert Legearen aurkako erreportaje bat argitaratzeko, edo Osalanek 3.500 euro eman ditu elkarrizketa bat argitara emateko. Eta hori guztia, komunikazio-talde berean egin dute.

“Komunikabideen jarrera alde batera utzita, kazetaritzaren oinarrizko printzipioetatik urrundu baitira, ez  diete irakurleei azaltzen noiz eskaintzen dieten informazio eta noiz publizitate, eta guztiz ez-morala da jaurlaritzak diru publikoa halako modu arbitrarioan erabili izana bere interesen aldeko berriak erosteko", salatu du.

Pastorrek gogoratu du Erakunde Publizitatearen eta Komunikazioaren Legeak 5.3. artikuluan xedatu duela "erakunde-publizitateak ezin dituela okerrik eragin, anbiguoa izateagatik, datu zehatzak ez emateagatik, zenbait datu ez aipatzeagatik edo beste edozein egoeragatik”. Halaber, Gobernuak berak gain hartu duen Etika eta Jokaera Kodea aipatu du, gardentasunari buruzko gaien artean, besteak beste, 11.6 artikuluan esaten baitu “kargudun publikoaren zintzotasunak berekin dakarrela, beste gauza batzuez gain, egiazkotasuna, sinesgarritasuna igortzea, iruzurrik ez egitea eta ebatzi beharreko arazoak ez estaltzea edo ezkutatzea”.  Eta horrez gain, ez dituzte objektibotasun printzipioak errespetatzen herritarren dirua erabiltzeko orduan.

Hori guztia dela eta, eta “Jaurlaritzako zenbait Sailek behin eta berriz horrela jokatu dutenez", datorren ostiraleko osoko bilkuran Lehendakariari galdetuko dion “zer irizpide erabili dituen publizitatea eta propaganda egiteko berri-tarte batzuk behin eta berriz erosteko orduan, Erakunde Publizitatearen eta Komunikazioaren Legea eta Gobernuaren Kode Etikoa urratu baititu”.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak