PSE-EEk Lehendakariari exijitu dio itxura-neurriak alde batera utzi, eta Zumarragako ArcelorMittalen enplegua zaintzeko planak zehatz ditzala
Arriolak azaldu du Eusko Jaurlaritzaren proposamenak “ez duela zenbaki bakar bat ere jaso", eta "ez diela Lehendakariak sortutako aukerei erantzuten"
Gipuzkoa PSE-EEko idazkari nagusiak, Iñaki Arriolak, uste du Eusko Jaurlaritzak Zumarragako ArcelorMittal instalazioaren inguruan egindako proposamena “ez dela nahikoa”, eta Urkullu lehendakariari exijitu dio “itxura-neurriak alde batera utz ditzala” eta zehatz dezala zer egingo lukeen altzairu-enpresaren bideragarritasuna bermatzeko eta lanpostu zuzen eta ez-zuzen gehiago gal ez ditzaten lortzeko, baita Urola eskualdea mehatxatzen dituzten ondorio ekonomiko eta sozial larriak galarazteko ere.
Arriolaren ustez, “ezin da onartu Eusko Jaurlaritzak egin dituen plantak mahai gainean lau orrialdeko agirian jasotzen den konponbidea utziz; agirian ez da zenbaki bakar bat ere jaso, eta proposamenen urratsari hasiera eman dio sektoreak dituen arazo orokorrak aipatuz (Txinako dumping edo elektrizitatearen prezioa, adibidez), eta laugarren punturaino atzeratu du gerora begira egin beharreko inbertsio planen iragarpena”.
“Atzo aurkeztutako agiriak ez dio erantzuten Urkullu lehendakariari sortutako aukerei Zumarragako instalaziorako bideragarritasun plan iragarri zuenean. Bideragarritasun planak kuantifikatuta egon behar du eta azaldu behar du non inbertituko den. Hemen ez da halakorik agertzen. Ez da ezer”, kritikatu du.
Euskal Sozialisten ustez, Lehendakariak premiaz utzi behar du alde batera bere arazo larri horri aurre egiteko orduan erakutsi duen jarrera arduragabea; bere ardura zen aldez aurretik horren berri izatea. Argitu beharko du nola konprometituko den enpresarekin eta nola egingo duen iragarritako inbertsio plan “zehatz eta xehatua”, aurrekontu-partidak berriz antolatu beharko dituen edo ez, PSE-EEk Eusko Legebiltzarrean proposatu duen bezala.
“Lehendakariak eta sailburuak lanean hasi behar dute, itxura-neurrietatik haratago eta proposamen hutsak alde batera utziz; izan ere, ontzat eman dituzte langileen murrizketa (zehaztu ez bada ere), langileen ordezkariek eta Zumarragako Udalak errefusatzen badute ere", aipatu du Iñaki Arriolak.
Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusiak berriz aipatu du sozialistek konpromiso bat dutela eskualdearekin eta ArcelorMittal instalazioko lanpostu guztiak mantentzearekin.