PSE-EEk Lehendakariari Guggenheim hitzarmenari buruz Legebiltzarrean zer iritzi duen azaltzeko eskatu dio

Euskal Sozialistak Legebiltzarkide Taldeak nahi du Lehendakariak Legebiltzarreko Osoko Bilkuran azal dezan zer iritzi duen Solomon Guggenheim Fundazioaren eta euskal erakundeen arteko akordioa berriz negoziatzeari buruz, eta zehazki, euskal Legebiltzarrak berak finkatutako jarrera aldezteari buruz.
Datorren ostiralean gauzatuko duen interpelazio baten bidez, Legebiltzarreko Kulturako bozeramaileak, Vicente Reyesek, aipatuko du Lehendakaria Fundazioko arduradunekin bildu zela ostiralean, hots, Guggenheim Bilbaoren etorkizunari buruz beste akordio bat negoziatu baino lehen. Akordio horretan, "negoziaketa horretan euskal interesak aldeztu beharko dira”.
Bozeramaile sozialistaren ustez, elkarrizketa hori “amerikarrei ohore egiteko” moduko argazki bat izan zen. Ondokoa aldarrikatu du: “Euskadiko ordezkari gorena Fundazioko kideekin eseri beharko da, maila berberean, eta euskal erakundeen interesen alde negoziatu beharko du”.
Reyesek gogoratu du aurreko legegintzaldian, sozialisten ekimenez, Legebiltzarreko lantalde batek hainbat hilabetean kultur aditu batzuekin lan egin zuela akordio berri horri ekiteko moduei buruz ondorioak ateratzearren. Ondorio horiek “Legebiltzarraren beraren babesa izan zuten eta Bizkaiko Batzar Nagusiek ere berretsi zituzten”; Guggenheimek Bilbon egin duen ekarpen ekonomiko, sozial eta kultura onartu zen baina, baita Bizkaiko hiriburuaren Museoak Guggenheim “marka”n azken hogei urte hauetan egin duen ekarpena ere.
Hori dela eta, Lehendakariak Legebiltzarrean azaldu beharko du zein diren Eusko Jaurlaritzaren asmoak Guggenheim Bilbao Museoaren akordioa berriz negoziatzeko Legebiltzarreko lantaldeak hartu zituen ondorioak aldeztearren.