Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEk Lehendakariari José Luis Bilbaoren adierazpen “ultraeskuindarrak” ezeztatzeko eskatu dio

José Antonio Pastor, Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran
José Antonio Pastor, Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran

Talde Sozialistaren bozeramaileak, José Antonio Pastorrek, Lehendakariari exijitu dio Bizkaiko diputatu nagusiaren adierazpenak, ultraeskuindartzat jotakoak, ezeztatzeko; izan ere, orain dela zenbait egun esan zuen "Espainiako selekzioa San Mamesen jolasten badu arazo oso larria sortuko dela ordenu publikori eta herritarren segurtasunari dagokionez”.

José Antonio Pastorrek adierazpen horiek konparatu ditu 2012ko maiatzean Madrilgo Erkidegoko presidente Esperanza Aguirrek egindakoekin, Kopako azken partidua baino lehen esan baitzuen “Athletic eta Bartzelonaren arteko partidua bertan behera utzi beharko zela eta beste leku batean ateak itxita egin beharko zela”.  Eta gogoratu du orduan Iñigo Urkulluk ondokoa esan zuela hitzez hitz:  “Esperanza Aguirreren hitzak probokazio hutsa dira”.  Beraz, Lehendakariari galdetu egin dio José Luis Bilbaoren hitzak ere probokaziotzat jo dituen edo esandakoarekin ados dagoen.  Baina ez dio galdera horri erantzun.

“Lehendakari jauna —esan du José Antonio Pastorrek—, espero dut José Luis Bilbaok egindako adierazpenen antzekoak zuk ez egitea, agian ez zaudela ados uste dut.  Beraz, ausarta izan eta esan, eta ez gelditu isiltasun konplize horren atzean.  Adierazpen horiek, Italiako Liga Norterenak edo muturreko eskuin populistarenak izan daitezke, eta ez goi mailako erakunde-arduradun demokratiko batenak.  Eta herri honetako erakunde-arduradun gorena zarenez, hausnarketaren bat egin beharko zenuke zure alderdian batzuk euren jarreraz jabetzen direnean amorruaren eta aberri-emozioen suari gasolina botatzeko”.

“Gainera —gehitu du—, herri honetako jende askok, EAJko askok eta Bilboko Udaleko askok defendatzen dituzten jarreren aurrean egin du; izan ere, hiri hori Eurokoparen egoitza izatearen aldekoak dira.  Alderdi Sozialistak eskatuta lortu zen hori, jakin badakigulako gure merkatariek, ostalariek eta herritar gehienek hori nahi dutela, badakitelako Bilbo Eurokoparen egoitza izateak onurak ekar ditzakeelako”.

Talde Sozialistaren bozeramaileak, amaitzeko, Urkullu lehendakariari ondoko aukera eskaini dio: “gizarte-eskubiderik murriztu gabe krisiarekin amaitzeko, herri honek herritarrak gehitu nahi dituela esatekoa, ardura gabe beste batzuek sortzen dituzten nortasun-pasioei aurre egin beharrean”.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak