Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEk Lehendakariari Legebiltzarrean defizit-helburuari buruzko irizpide bat adosteko eskatu dio; 2012koaren antzekoa izango da irizpide hori

Euskal Sozialistak Biltzarkide Taldeak ondokoa nahi du: Lehendakariak Legebiltzarrean “ahalik eta adostasun handiena lor dezala” 2013rako defizit-helburuaren inguruan, betiere Espainiako Gobernuarekin hori adostu baino lehen. Gainera, helburu hori iazkoaren antzekoa izan behar duela dio.

Legez besteko proposamen batean Taldeko idazkari nagusi Txarli Prietok gogoratu du 2013rako defizit-helburu non kokatu “ez dela garrantzi txikiko gai bat”, hamarren bakoitzagatik 65 milioi euro izan ditzakegulako erabiltzeko moduan edo ez.  Gainera, helburu hori lantzeko moduak ere garrantzia du “Ekonomia Itunak baitio helburu hori Kontzertuaren Batzorde Mistoan erabakiko dela”.

Prietok esan duenez, “Espainia eta Euskal Autonomia Erkidegoaren artean ados daitekeen zenbakia irekia dago, gainerako autonomia erkidegoetan bezala, baina ematen du zenbaki hori ez dela homogeneo izango”.  Hori dela-eta, ondokoa nabarmendu du: “Euskadin, gure herritartasuna aldezteko eta esparru juridiko eta politikoan onartuta ditugun tresna eta eskumenen bitartez, 2013rako defizit-helburu bat izan behar dugu”.

Beraz, legez besteko proposamen horren bidez, Prietok ondokoa lortu nahi du: Legebiltzarrak Lehendakariari eska diezaion 2013. urterako defizit-helburua aldezteko, 2012. urtekoaren antzekoa alegia. Gainera, Lehendakariak "Euskadin defizita malgutzearen ondorioz lortzen diren baliabideek zertarako erabili erabaki baino lehen, legebiltzarrean proposatu eta adostu beharko du ahalik eta adostasun handiena lortzeko”.

Aldundiekin eta Eudel-ekin erabakiak hartzea

Gainera, Ogasun eta Aurrekontu sailburuari ahalik eta lasterren Legebiltzarrean, dagokion batzordean, agerraldia burutzeko eskatu dio, astelehenean Aldundiekin eta Eudel-ekin egindako bileran zer hitz egin zuten azal dezan.

“Eusko Jaurlaritzak aurtengorako Euskadirako Aurrekontu Proiektua bertan behera utzi eta gero —eztabaidatzeko aukera eman gabe—, Lehendakariak aurrekontu-gastuaren zati bat jatorrizko erakundetik ateratzea erabaki zuen eta hiru lurraldeetako diputatu nagusiekin eta Eudel-eko lehendakari andrearekin bildu zen horretaz hitz egiteko.  Bilera horren ondorioz, aipatutakoekin lan-mahai bat egingo zutela iragarri zuen, oraindik zehaztu gabe dagoen defizitaren malgutasunean oinarrituta zer gastu egin daitekeen erabakitzeko”.

Hori dela-eta, Legebiltzarrari hitz egindakoaren berri emateko eskatu dio “halako berriek ezin baitute erakunde honetatik at gelditu, eta herritarren legezko ordezkariek —eta horiek bitartez, herritarrek— merezi duten zorroztasunarekin eta zehaztasunekin eman beharko dute hori guztiaren berri."

Beste berri batzuk...

Iruzkinak