Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEk lortu du Bateraezintasunen Legea aurrera ateratzea kargu publikoen gaineko kontrola handitzeko

Legegintzaldi honetan onetsi den laugarren Legea da, aurrekontuena alde batera utzita, eta sozialisten ekimenez onetsi den bigarrena da, bizitza osoan ikasteko legearen ostean. Gobernuak lege bakarra proposatu du, funtzionarioei apartako ordainak aurreratzeari buruzkoa; EAJk, gainera, Euskadiren eguna kentzea sustatu zuen

Idoia Mendia, Euskal Sozialisten Legebiltzar Taldearen bilera batean. (Argazkia: Euskal Sozialistak)
Idoia Mendia, Euskal Sozialisten Legebiltzar Taldearen bilera batean. (Argazkia: Euskal Sozialistak)

Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak lortu egin du kargu publikoaren eta horren bateraezintasun-araudiaren Lege proposamena aurrera ateratzea, eta gainera askok egin dute horren alde. Lege horren bidez, kontrolak zabaldu egin dituzte administrazio guztietako eta euskal enpresa publiko guztietako kargudunei, hautatuei zein izendatuei.  Legegintzaldi honetan onetsi den laugarren Legea da, aurrekontuena alde batera utzita, eta sozialisten ekimenez onetsi den bigarrena da, bizitza osoan ikasteko legearen ostean. Gobernuak lege bakarra proposatu du, funtzionarioei apartako ordainak aurreratzeari buruzkoa; EAJk, gainera, Euskadiren eguna kentzea sustatu zuen; horixe izan da Idoia Mendia legebiltzarkide sozialistak nabarmenduko datua.

Lege berriaren bidez, Patxi López lehendakariak hasitako gardentasun-lanarekin jarraituko da; horrez gain, politika egikaritzea ere hobetu arautuko da.  Administrazioaren datuetara sartzeko aukera emateaz gain, eta informazio et aparte hartzeko bide berriak eskaintzeaz gain, aurreko gobernuak lehen kode etikoa egin zuen, baita talde guztien lan zorrotzari eta adostuari esker gaur onetsi den legea ere.

Mendiak nabarmendu du “tresna hobea dugula, kontrola handiagoa dela, legearen indarra handiagoa dela saihestu ahal izateko baten batek interes ekonomikoren bat bilatzea politikaren baitan”.  “Sozialistok ideia horrekin geldituko nahi dugu.  Izan ere, lan egiteko urte honetan, eta bozkatuko ditugun zuzenketek islatu dituzten aldeetatik haratago, uste dut lortu egin dugula guztion arteko lotura-puntu bat topatzea:  kontrol handiagoa behar dugu, baina ez dugu nahi herritarrek politikari hesirik jartzea”.

Adibide gisa, legebiltzarkide sozialistak egungo legebiltzarkideei buruz hitz egin du; horiek, guztira, 25 lanbide desberdin dituzte.  “Sozialistok Legebiltzarrera begiratu, eta gizartean bertan gertatzen denaren antzekoa ikusten dugu, eta datozen Legebiltzar eta gobernuak halakoak izatea nahi dugu:  bulego, denda, farmazia, eskola, etab.etik irten, eta herritarrei euren denbora eskaintzen dizkieten pertsonak izatea.  Baina ondoren jatorrizko leku horretara itzuli beharko dute”.

Mendiak gogoratu du ostegunean Legebiltzarrean Enrique Casas gogoratuko dutela, “konpromiso politikoa zuen fisikari bat zen, eta terroristek hil zuten"; gainera, hilabete batzuk barru Santi Brouad gogoratuko dute, “bokazio politikoa zuen pediatra bat zen, eta hiltzaile batzuek erabaki zuten bokazio horrekin tiroka amaitzea”. Horien plakak Goyo Ordoñezen plakarekin batera egongo dira. Goyo, hitzarekin zuen gaitasuna herritarren esku utzi nahi izan zuen kazetari bat zen, baina hiltzaileek ahotsa kendu zioten.  Baita Fernando Buesaren plakaren ondoan ere; euskal hezkuntza sistema arautu eta ikastolak integratu zituen abokatua izan zen.  Zerbitzu publikoarekiko zuen bokazio handiarekin amaitu zuten eta saiatu egin ziren hemen gaur ondokoari buruz ados jartzeko jende anitz, ideia eta lanbide ezberdinetako pertsonak bil gaitezen saihestea:  gerora begira zenbait lanbidetako eta ideiatako pertsonak egon daitezen, aniztasun horretatik, bozkatzen gaituzten herritarren interesak ordezkatzeko”, esan du amaieran.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak