PSE-EEk lortu du energia-pobreziari buruzko akordioak betearaztea eta horretarako baliabideak bikoiztu ditu
Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak lortu du 2015ean energia-pobreziari laguntzeko proposatu diren eskakizunak betearaztea; horretarako, energia-enpresak nahastu dira eta etorritako arrazoiengatik sortutako zorrak ordaintzen lagundu dute eta, zenbait kasutan, laguntza zuzenak eskaini zaie behar dituztenei. Aipatutako laguntzak 2016an bikoiztu egingo dira sozialistek Aurrekontuei aurkeztu dieten zuzenketari esker.
2014ko otsailaren 27an, sozialistek legebiltzar-akordio bat sustatu zuten, eta energia eta uraren kasuan prezio bidezkoagoen sistema bat eskatzeaz gain, Legebiltzarrak berariaz eskatu zion Eusko Jaurlaritzari “Espainiako Gobernuak ez badu ardura hori gain hartzen, autogobernatzen duen gaitasunaren arabera, zenbait neurri ezar ditzala argi-hornidurarik gabe geldi ez dadin ezta herritar bat ere, fakturak ezin dituela ordaindu erakusten badu, batez ere eskaria handiagoa den garaian”.
PPk eta EAJk ez zuten berariaz onartu aipatutako agindua. Dena dela, Talde Sozialistak behin eta berriz eskatu zuen zenbait ekimenen bidez. Horien aurrean, Eusko Jaurlaritzak beti erantzun du ez dagoela halako pobrezi motari berariaz arreta egiteko beharrik, Gizarte Larrialdietarako Laguntzak dituztelako. Laguntza horien bidez, eragindako familiak ere arreta jasotzen dute, baina denek betetzen ez dituzten baldintzak eskatzen dira eta, gainera, horrekin ez da nahikoa.
Onartu ez badituzte ere, eta 2015eko ekitaldirako aurrekontua negoziatzeko orduan, Sozialistek, Gizarte Larrialdietarako Laguntzen kopurua handitzeaz gain, berariazko partida bat sartzea eskatu zuten (hasiera batez 200.000 eurokoa zen) fakturak ordaindu ezin dituztenei eta beste diru-laguntza batzuk eskatu ezin dituztenei laguntzearren.
Errealitatea zuzenean ezagutzen dituzten elkarteekin hitz egin zuten sozialistek, eta Gurutze Gorriarekin hitzarmen bat sinatzea proposatu zuten, eta horrek laguntza horien kudeaketaren ardura gain hartu du. Bihar behin betiko onetsiko diren aurrekontuetan, Talde Sozialistak 400.000 euro sartu ditu guztira 2016. urterako, partida izendun baten bidez, Gurutze Gorriak halako familiei arreta ematen jarrai dezan.