PSE-EEk lortu du Gobernuari agintzea sindikatuekin Enplegu Publikoaren Legea negozia dezala
![Gloria Sánchez, Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeko legebiltzarkidea, Eusko Legebiltzarrean (artxiboko argazkia). [Argazkia: Euskal Sozialistak]](/upload/foto-original-Gloria-Snchez-parlamentaria-del-Grupo-Socialistas-Vascos-en-una-foto-de-archivo-en-el-Parlamento-Vasco-Foto-Socialistas-Vascos-Gloria-Snchez-Euskal-Sozialistak-Legebiltzar-Taldeko-legebiltzarkidea-Eus-54d48300ba7d4.jpg)
Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak Gobernuarentzako agindu bat onestea lortu du; horren bidez, Enplegu Publikoaren Lege Proiektua negoziatzeko egutegi bat finkatuko du, egungo egoeraren diagnostikotik abiatuta, eta Legebiltzarrera bidaliko du aipatutako legea 2015eko ekainaren 30a baino lehen, sindikatuen ordezkariekin adostu ondoren eta, horrez gain, langabeziari eta pobreziari aurre egiteko neurriei buruzko osoko bilkura monografikoan adostutakoa errespetatuko du.
Enplegu publikoaren kalitatearen alde eta zerbitzu publiko guztiak bermatzeko aipatutako enplegu publikoa planifikatzearen alde sozialistek sustatu dituzten proposamenetako bat da ekimen hau. Radio Euskadiko Enplegua Erregulatzeko Espedienteari buruzkoa ere da ekimen horietako bat, eta horren inguruan eztabaidatuko da gaur ere Legebiltzarreko bilkuran. Belaunaldi-txandaketa eta 2014an Enplegu Publikoko Eskaintzak egitea bermatuko duen plan bat eskatu ondoren —bete egin du Gobernuak aipatutako agindua—, sozialistek Herri Administrazioen sailburuari zenbait azalpen eskatu zizkioten, Enplegu Publikoaren Lege Proiektua berriz kutxan sartu behar izan baitzuen irailean “ez duelako sentsibilitaterik”, ez baitzituen aintzat hartu sektore publikoko milaka langileak. Ondoren, Gobernuak zentralei eskaera egin zien, eta ehunka ekarpen egin zituzten. Abenduaren 5a baino lehen erantzungo zuela agindu zuen. Epea amaitu da eta sindikatuek ez dute horren inguruan jakinarazpenik jaso.
“Azken hiru urtean gor eta itsu dago sindikatuek Enplegu Publikoaren Legea egiteko proposamenen aurrean. Eta gor eta itsu jarraitzen du nahiz eta Gobernuak berriz kutxan sartu behar izan egindako proiektua, Legebiltzarrera ekarri gabe. Porrotaren ostean, sektore publikoko sindikatu guztiek mahai gainean emandako ukabilkadaren ostean. Eta gelditasunak, legegintzaldiaren une honetan, okerrena esan nahi du, ez duela legea egingo. Euskadik administrazioa modernizatu behar du, garai eta herritarren behar berrietara egokitu behar du. Horretarako, zerbitzu publiko horiek posible egiten dutenen lan-baldintzak ere egokitu behar dira. Ematen du Urkulluren gobernuak gai honetan ere modernitatearen trena galduko duela”, salatu egin du Gloria Sanchez legebiltzarkideak.