PSE-EEk lortu du oposizioko guztiek bat egitea Maite Iturbe bere kargutik kentzeko
![Mikel Unzalu Eusko Legebiltzarrean (artxiboko argazkia). [Argazkia: Euskal Sozialistak]](/upload/foto-original-Mikel-Unzalu-en-una-foto-de-archivo-en-el-Parlamento-Vasco-Foto-Socialistas-Vascos-Mikel-Unzalu-Eusko-Legebiltzarrean-artxiboko-argazkia-Argazkia-Euskal-Sozialistak-54d484df241d4.jpg)
Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak gaur goizean lortu du oposizioko guztiek bat egin dezaten EITBko zuzendari nagusiak berehala kargua utz dezala eskatzeko, erakunde gaizki kudeatu duelako, eta zerbitzu publiko bat izanda, Enplegua Erregulatzeko Espedientea sustatu du gizarte-elkarrizketa bilatu gabe. Sozialistek premiaz sustatutako ekimen baten ondorioz lortu da ebazpena; ezkutuko Enplegua Erregulatzeko Espedientearen berri izan bezain pronto aurkeztu zuten aipatutako ekimena, urtarrilaren 16an Enplegua Erregulatzeko Espediente formal bihurtuko baitzen; eta sozialistek zuzendariaren dimisioa eskatu eta hiru hilabete igarota gertatu da dena. Dimisioa ez zen lortu EHBilduk ez zuelako alde egin.