Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEk lortu egin du Eusko Legebiltzarrak bat egin dezala segurtasuna pribatizatzearen aurka egiteko; Rajoyren Gobernuak sustatu du aipatutako pribatizazioa

Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldea
Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldea

Talde Sozialistak lortu egin du Eusko Legebiltzarraren gehiengo handi batek segurtasun-politikak pribatizatzearen aurka agertzea. Rajoyren Gobernuaren Segurtasun Pribatuaren Legearen ondorioz pribatizatu nahi dira aipatutako segurtasun-politikak, eta Gorte Nagusiek behin betiko onetsi dute gaur aipatutako legea.  Talde Sozialistaren ekimen horren bidez, Eusko Legebiltzarrak, gainera, Eusko Jaurlaritzari eskatu dio eremu publiko guztietan segurtasun-politiken alde ager dadin.

Ekimenak, Talde Nazionalistaren eta EH Bilduren babesa jaso du.  Segurtasuneko bozeramaile sozialistak, Mikel Unzaluk, pozik dagoela esan du, EAJk Legeren aurka agertu baita “deskonturako garaian bada ere, eta aldez aurretik Diputatuen Kongresuan bere egunean alde egin bazuen ere”.  Eta, aldi berean, nazionalistei eskatu die “Madrilen hemen bezain gogorrak izan daitezen gai horri dagokionez”.

"Ez da koherentea Eusko Jaurlaritzan Estatuko Segurtasun Indarreko kideak gutxitzea eskatzea eta zure alderdiak zalantzak izatea Lege horren aurrean; izan ere, Lege horrek herritarren segurtasuna eremu publiko eta pribatuaren artean banatzea proposatzen du, eta enpresen pribatuen negozioari mesede egingo dio pertsonen segurtasunaren kontura”.

Legebiltzarkide sozialistak,  Mikel Unzaluk, Legebiltzarrean esan du lege honen bidez “Espainiako Gobernuak beste aurrera pausu bat eman duela Ongizateko Estatua eta herritarrei eman beharreko oinarrizko zerbitzuak murrizteko”.  “Lege honek —gaineratu du Unzaluk—, Estatuaren Segurtasuna esku pribatuetan jartzeak sortzen duen negozioari ateak ireki, eta horri beharrezkoa duen estaldura juridikoa eman baino ez du egin nahi”.

“Aurrerantzean, PPko Gobernuaren planekin bat etorriz —jarraitu du Segurtasuneko bozeramaile sozialistak—, babes hori ordain dezaketenek baino ez dute izango babes osoa, aberatsentzako Segurtasun Legea baita hau.  Pobreentzat, eskuineko gobernuak zailtasun handiz prestatzen ari duen Herritarren Segurtasun Legea dugu.  Lege horrek, gizarte-protesta kriminalizatzen du, askatasunak murrizten ditu, beste delitu batzuk jaso ditu eta kondenak gogortu ditu sistema demokratiko batean harrigarria den mugaraino”.

Legebiltzarkide sozialistaren ustez, Rajoyren Gobernuarentzat “Konstituzioa eta konstituzio-bermeak handiegiak dira.  Herritarren gizarte-eskubideen aurka egin zuen hasiera batez, eta orain zalantzan jarri ditu beraien askatasunak eta eskubide politikoak.  Ongizateko politikak murriztu ostean, orain demokrazia murrizten ari da”. "Gobernu hau —aipatu du Mikel Unzaluk— bere politikek sortu duten gizarte-egonezina arintzeko erantzun bakarra aurkitzeko gai baino ez da izan: errepresio gogor-gogorra”.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak