Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEk “maila goreneko” batzorde bat izendatu du EAJ-rekin negoziatzeari ekiteko

José Antonio Pastorrek, Txarli Prietok, Ińaki Arriolak, Idoia Mendiak osatu dute batzorde hori eta idazkari nagusia ere sartuko da “beharrekoa ikusiz gero”.

“Seriotasuna prozesuan eta erabakien inguruko akordioak"  Euskal Sozialistek arlo horietan oinarrituko dute Eusko Jaurlaritzarekiko negoziazioa. Negoziazio horri ekiteko, Batzorde Exekutiboak atzo “maila goreneko” Batzorde bat izendatzea erabaki zuen. Batzorde horrek Euskadik fiskalitatearen eta iruzurrari aurre egitearen arloan behar dituen erreforma “guztiak landuko ditu”.  Organizazioko idazkari Rodolfo Aresek azaldu duen moduan, “negoziazioari osotasunean ekingo dion batzorde politikoa izango da, beharrezkoak baditu, talde teknikoez hornituko da, baina lor daitezkeen akordioak berretsiko ditu”. Gainera, Aresek berriz esan du “akordio garrantzitsuak" lortu behar direla jada, EAJk gain hartzen jakin ez duen herriaren egoera ekonomiko eta politiko okerra ikusita.

Rodolfo Aresek, Idoia Mendiak, José Antonio Pastorrek, Txarli Prietok eta Iñaki Arriolak osatu dute negoziatzeko batzorde hori eta Euskal Sozialisten idazkari nagusi Patxi Lopez ere sartu ahal izango da “beharrekoa edo egokia ikusiz gero”.

Rodolfo Aresek dio EAJk bere negoziatzeko taldea osatu behar duela eta “horrela bada lan zorrotza eta serioa egin ahal izango dugula eta elkarrizketaren bidez euskal herritarren onurarako zenbait erabaki hartu ahal izango ditugula”. Euskal Sozialistek berriz diote negoziaketa osotasunean burutu behar dela eta Gobernu nazionalistak norekin nahi duen akordioak egin erabaki beharko duela, ezen Lehendakaritzan pasa den asteartean egindako bileran esan baitzuen “ezin dela dena guztiekin adostu, batzuen eta besteen arteko tartea oso handia baita”.

Negoziatzeko Batzordearen helburua ondokoa da: ekonomia sustatzen eta enplegua sortzen lagunduko dituzten akordioetan lan egitea, “herri eta gizarte moduan dugun erronkarik garrantzitsuena baita”.  Hori lortzeko, Euskal Sozialisten ustez ahalik eta baliabiderik gehien eduki behar dira, erakunde-sarearen erreformatik eta gastu publikoaren kontroletik eta eraginkortasunetik lortutakoak alegia.  Azaldu duenez, “bereziki Iruzurrari Aurre egiteko Plan Osotik eta fiskaltasun bidezkoago eta progresiboagotik datozen baliabideak behar dira”.

Aresek esan duenez, “Euskal Sozialistek gure bidea definitu dugu eta orain elkarrizketarako eta akordioak lortzeko eta oposiziotik laguntzeko prest gaude, beti egon garen moduan, herriak eta herritarrek halakoak behar dituztelako”. Halaber, Aresek dio negoziaketaren jarraibideak “herriak eta euskal gizartean dituen erronka handien inguruko erabaki orokorra bermatuko duen gai-zerrendan, metodologian eta egutegian oinarrituko direla."

Aresek azpimarratu duenez, “asko kostatu bazaigu ere" erakutsi dugu "zuzen geundela zerga sistema bidezkoagoa eta herri modernoagoa eta efizienteagoa eskatu genuenean, gure Ongizateko estatua berritzen saiatu ginenean edo zarrastelkeriak ez edukitzeko erakunde-sarea berritu behar zela esan genuenean".  Gaineratu duenez, “argi dago Alderdi Sozialistak proposatu dituen eta proposatzen dituen gaien ingurukoa dela egungo Euskadiren agenda politikoa”.

Arrosaren festa

Alderdi Sozialistaren 3.000 militante eta jarraitzaile inguru Landako Gunean, Durangoko Erakusketa Azokan, bilduko dira . Egun horretan, Alderdi Sozialistaren ekitaldi politikoekin batera, jai eta josketa giroa ere izango dugu.

Goizeko hamarretatik aurrera Durangoko Azokara bertaratuko dira eta musika eta zenbait josketa-jarduera izango dira.

Ekitaldi politikoa bera 11:30ean hasiko da; Euskadiko Gazte Sozialisten idazkari nagusi Alain Colomak, Bizkaiko idazkari nagusi José Antonio Pastorrek eta PSOEko idazkari nagusi Alfredo Pérez Rubalcabak hartuko dute parte.

Euskal Sozialisten lider Patxi Lopezek ekitaldia amaituko du.

Amaitutakoan, eta azokan bertan, herri bazkaria egingo dugu bertaratu diren guztientzat eta ondoren festa izango da.

Arrosaren Festa hau, ohikoa denez, Euskal Sozialista guztien topaketarako gunea da; egun hori ohitura txiki bihurtu dugu (gero eta sendoagoa) eta ikasturte politikoaren balantze politikoa eta datorren ikasturterako helburuak proposatzeko lekua dugu.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak