PSE-EEk ohartarazi du gerora begira Matok osasunean murrizketak egin ditzakeela azken berrordainketa errefusatu dutelako

Euskal Sozialistak Legebiltzarkide Taldeko Osasuneko bozeramaileak, Blanca Roncalek, osteguneko osoko bilkuran ohartarazi du Espainiako Gobernuak murrizketa gehiago egin ditzakeela gerora begira, osasunerako eskubidea mugatzeko bata bestearen atzean hartu dituen neurriak ikusita. Ohar hori sozialistek sustatutako eztabaidan egin du. Eztabaida horretan Legebiltzarrak bat egin du anbulatorioetan eman beharreko ospitale-botiken batera ordainketaren errefusapenarekin, erabaki hori bertan behera uzteko eskatu du eta Eusko Jaurlaritzari eskatu dio beharrezko lege-ekimen guztiak buru ditzala euskal herritarrek neurri horren eragina jasa ez ditzaten.
Roncalek hasteko bere buruari galdetu dio "zein izango den pertsonen osasunari egin beharreko hurrengo erasoa" Espainiako Gobernuaren partetik eta ea horren berri izango dugun Estatuaren Aldizkari Ofizialaren bitartez, ezen azken berrordainketa aurrez pentsatuta eta azpikeriaz onetsi baita. Ordezkari sozialistak murrizketa horien irismena azaldu du “biltzeko helburua baino ez du” eta eragina izango du gaixotasun larri edo kronikoa duten eta ospitale-tratamendua duten baina ospitalean ez dauden gaixoengan. “Farmaziako faktura murriztu behar da. Horretarako generikoak aginduko dira, dosi bakarrak edo tratamenduari egokitutako dosiak merkaturatuko dira, botiken eskuraketa modu zabalean kudeatuko da, edo horien erosketa enkantera aterako da, edo medikuen trebakuntza hobetuko dugu eraginkorrak ez diren botikak agindu ez ditzaten. Hori da aurrezteko bidea, eta ez herritarrei zergen bidez gain hartu duen zerbitzuarengatik bi aldiz ordainarazten”, gaineratu du.
Apustu horren aurrean, Roncalek Osasun ministro andrearen politika gaitzetsi du, harro baitzegoen lehen berrordainketarekin diru kopuru garrantzitsu bat aurreztu dutelako, herritarrek zergen bidez ordaindutakoari esker, besteak beste, osasun arreta bermatua izateko ordaintzen badute ere”. “Ministro andrea harro egon zezakeen Ogasuneko arduradunaren aurrean eta herritarren oinarrizko zerbitzuei dagokienez bere lana egin duela esan zezakeen, baina beste trofeo bat eranstea erabaki zuen. Defizitari aurre egiteko txapeldunak beste opari bat egin die Ongizateko Estatua murrizten saiatzen direnei”, salatu du.
Hori dela-eta, geroan beste murrizketa batzuk egin ditzaketela ohartarazi du. Horien aurrean “iragarritako murrizketak abian jar ditzaten saihestu behar dugu bide guztiak erabiliz, horien ondorioak murriztu behar ditugu horretarako aukera badugu eta nahikoa dela esan beharko dugu”. Horretarako, Eusko Jaurlaritzari baterako ordainketa konpentsatzeko arauketa bat aurreikusteko eskatu beharko zaio “kasu honetarako eta Espainiako Gobernuak erabaki ditzakeen beste batzuetarako”.
Eusko Legebiltzarraren ebazpenak euskal sozialisten puntu guztiak jaso ditu, honakoak alegia:
1) Eusko Legebiltzarra berriz sendo dio errefusatzen dituela Espainiako gobernuak osasun zerbitzuen baterako ordainketari dagokionez hartu dituen erabaki guztiak eta eraginkorrak eta bidezkoak ez diren eta osasunaren babeserako eskubidea kaltetzen dituzten neurriak alde bakarrez ezarri izana; eskubide hori Euskadiko Autonomia Erkidegoaren zergen bidez ordaindutako sistema publiko, unibertsal eta kalitatedunaren bidez berma daiteke.
2) Eusko Legebiltzarrak ospitaletan modu anbulatorioan ematen dituzten botiken inguruan ezarri den beste berrordainketa hori errefusatzen du; horren arabera, ospitalean ez dauden gaixo larri edo kronikoak tratatzeko medikamentu asko eskuratzeko ordaindu beharko da.
3) Eusko Legebiltzarra Espainiako gobernuari eskatzen dio Osasun eta Farmaziako Sistema Nazionaleko Zerbitzuen Oinarrizko Zorroaren Zuzendaritza Orokorrak 2013ko irailaren 10ean hartutako ebazpena berehala indargabe dezala; botiken prestazioan sartzen diren medikamentuen finantzaketarako baldintzak aldatzen ditu aipatutako ebazpenak.
4) Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio Euskadiko Autonomia Erkidegoko berezko osasun eskumenen alde egiten jarrai dezala baliabide politiko eta juridiko guztiak erabiliz, euskal herritarrei kalitatezko osasun sistema publiko eta unibertsala eskaintzearren.
5) Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio zenbait neurri aurreikus ditzan aurreko Ebazpenak aipatzen dituen botiken tratamendua behar dituzten pertsonek horiek eskuratzeko aukera uneoro bermatuta izan dezaten. Halaber, ahalik eta lasterren agerraldia burutzeko eskatzen dio Euskadiko Autonomia Erkidegoan Ebazpenak zer eragin izango duen azaltzeko eta gaixoek euren botiken tratamendua bermatuta izan dezaten zer neurri hartuko diren jakinarazteko.
6) Espainiako gobernuari, Gorte Nagusiei, Lurralde Historikoetako Batzar Nagusiei eta Eudeli erabaki hau helaraztea.