Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEk Osakidetzako behin-behineko langileen alde egin eta enplegu plana eskatu du

Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak Legebiltzarkide Taldea Osakidetzako langileen alde agertu da, batez ere behin-behineko langileen alde, eta enplegu plan bat eskatu du, beste aurrekontu-lanpostu batzuekin, baita kontratazioen zerrendak berrantolatzeko plana ere.

Osasuneko bozeramaile sozialistak, Blanca Roncalek, osteguneko Legebiltzarreko Osoko Bilkuran jarrera hori aldeztu du, kontratazioetara benetan heltzeko lehiatzaile askok zer nolako arazoak dituzten ikusita, Jaurlaritzak kontratazio horiek egiten ez diren Enpleguko Eskaintza Publikoekin lotzen baitute.  Roncalen ustez, jarrera hori "bidegabea" da, batez ere gazteentzat, zerrendetan sartzeko aukera "mugatzen” baitiete. Andaluzian egindako eguneraketaren antzeko bat burutzea proposatu du.

Hori dela-eta, aurten Vitoria-Gasteizen Arabako Unibertsitate Ospitaleko kanpoko kontsultak irekiko dituztela eta Gernikan Erresoluzio Handiko Zentroaren zerbitzuak zabalduko dituztela gogoratu du eta, beraz, “lanpostu berriak badira, benetako eskaintza argitara dezaten" eskatu du.

Hori dela-eta, sozialistek Gobernuari Osakidetzako behin-behineko kontratazioen zerrendak berrantolatzeko eskatu diote, helburua, gardentasun osoa eta kalitate handiko funtzionamendu duina bermatzea da. Hori hiru hileko epean aurkeztu beharko du eta poltsen kudeaketa langileekin negoziatu beharko du.  Gainera, Gobernuak Osakidetzan enplegu bat burutu behar duela aldeztu dute. Plan horrek, aurrekontu-lanpostu berrien hornidurarako berariazko helburuak finkatuko ditu. Halaber, entitateko  langileekiko elkartasuna eta laguntza adierazi dute, batez ere behin-behineko langileei, horien egoera okerragoa baita.

Roncalek, gainera, Jaurlaritzari gogoratu dio orain dela hilabetetik legebiltzarrak ondoko agindua eman ziola: langile publikoen lanaldia luzatzeko dekretua bertan behera uzteko. Erabaki horrek eragin garrantzitsua du osasun sektorean eta lan publikorako sarrera mugatzen du.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak