Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEk polizia-biktimen legea hobetzea proposatu du segurtasun juridiko handiagoa lortzeko eta frustrazioak saihesteko

Patxi Elola
Patxi Elola

Demokrazian motibazio politikoko indarkeriaren testuinguruan giza-eskubideen urraketen biktiman onartu eta erreparatzeko Legea hobetzeko 31 proposamen aurkeztu ditu Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak. Hortaz, segurtasun juridiko handiagoa proposatzen da, beste instantzia batzuekiko helegiteak edo eteteak galarazteko, eragindako pertsonengan frustrazioa sortzen baitute.

“Gai horretan esperientzia dugu.  Gobernu sozialistak 1960tik 1978ra arteko biktimentzat onetsitako dekretuak aplikatzen da eta ez du inork, ez instantzia politikoek ez sozialek edo judizialek, zalantzan jarri.  Baina Urkulluren gobernuak egindako hedapena bertan behera utzi zuen Euskadiko Auzitegi Gorenak.  Orain arau seguru eta adostua egiteko aukera dugu, eta Gobernuaren ardura da —legegintzaldiaren azken unean ekarri du proiektua— adostasuna lortzea”, azaldu du Biktimei buruzko bozeramaileak, Patxi Elolak.

Ordezkari sozialistak gogoratu du legebiltzar taldeak iaz Osoko Bilkuran erabaki zutela —guztien aldeko botoekin, EH Bildu izan ezik— proiektu baten alde egitea botere-gehiegikeriak edo polizia-indarkeria legez kontra erabiltzeak sortu dituen biktiman onartzeko eta erreparatzeko politikak jarraitzeko, “ahalik eta gizarte-, politika- eta erakunde-adostasun handiena lortzearren”.  “Egun gobernuak gaizki egin du, baina azkarregi egin nahi zuen tramitazioa lortzeko aukera du”, azaldu du. 

Hori dela eta, sozialistek proposatutako lehen zuzenketa Legearen beraren izenari dagokio; indar politiko guztiek onartu duten indarreko Dekretuarena erabili beharko da.  Eta “legez kontrako errepresioaren” kontzeptua ez da zehatza, egin daitezkeen interpretazioetatik haratago, badirelako zenbait eskubide-urraketa ez direla legez kontrako errepresioaren ondoriozkoak, zilegi diren polizia-jardueren ondoriozkoak baizik (delituen susmagarriak atxilotzea, legez kontrako manifestazioak edo terrorismoa goraipatzeko manifestazioak geldiaraztea), eta horien ondorioz botere edo indarkeriaren erabilera okerrak egin dira.  Gainera, euskarazko idazketa ere zuzendu dugu "erreparazio" terminoari dagokionez; izan ere, "ordaina" hitza gaiki interpreta daiteke, orain ekonomiko huts gisa, eta legearen erreparatzeko nahia askoz zabalagoa da.

Azalpenak

Zenbait zuzenketa sozialista zioen arrazoien ingurukoak dira. Arauaren asmoa argi azaldu behar duen sarrera da.  Hori dela eta, ondokoa indartzea proposatzen da: demokrazian, diktadura ez den esparruan (diktaduran giza-eskubideak onartzen ez zirenez), giza-eskubideen arloan zorrotza den Konstituzio bermatzailearekin euren burua babesik gabe ikusi dutenei erreparazioa eskaintzeko beharra dute erakundeek.  Halaber, eta arrazoi horregatik, bereizten da biktima horien onarpena eta banda terrorismoen biktimena, alde batera utziz, oso ezberdin diren errealitateak berdintzen dituzten diskurtsoak, baita giza-eskubideen bortxaketarik justifikatzekoak ere”.  “Ekintza terroristek ez dute botere-gehiegikeriaren bidez egindako urraketa bakarra ere justifikatzen, baina giza-eskubideen urraketa ezin da aurkeztu gatazka politiko baten ondorioz sortutako bi indarkerien arteko borroka gisa.  Beraz, Legea biktimen arretaren ingurukoa izango da, ez baitute onarpena eta erreparaziorik jaso, ez dago beste interpretaziorik”, proposatzen du zuzenketako batek.

Segurtasun juridikoa

Legearen testuari dagokionez, ekarpen sozialistetako batek dio Legean berariaz sartu behar direla salaketak ikertu ez direlako Justiziaren babesik izan ez dituzten pertsonak, nahiz eta euren eskubideak urratu ez direla egiaztatu ezin ez, Espainiako Erreinuari Estrasburgoko Epaitegiak jarritako kondenekin behin baino gehiagotan gertatu den bezala.

Gainera, eta arauak behar duen segurtasun juridikoa bermatzeko, Talde Sozialistak justiziarekiko eskubideari buruzko atala kentzea proposatzen du; izan ere, biktimen duten eskubide hori ezin dute Autonomia Erkidegoko botere publikoek euren eskumen esparruan ase, Botere Judizialak baizik, eta Legearen oinarria delako preskripzioaren ondorio juridikoen pean daudenez ez dutela ondorio judizialik edukiko.

Horrez gain, agerraldia egin duten batzuen iradokizunei jarraiki, Balorazio Batzordea beste modu batez osatzea proposatzen dugu, egungo kide kopurura egokituz, eraginkorra izan baita, eta biktimen kudeaketaren, historiaren, zuzenbide penalen inguruko adituak eta Arartekoko bulegoko ordezkariak gaineratuko genituzke.  Auzitegi-perituen parte-hartzea ezinbestekoa da Batzordearen lanetarako, kanpoko aholkularitza teknikoa izango da.

Amaitzeko, xedapen gehigarria gaineratu dugu, Gobernuari eskatzeko araudi bat egin dezala biktimen baldintzaren onarpen-eskaerak behar bezala bideratzeko epaitegietan deliturik egiaztatu ezin direnen kasuan. Hori dela eta, Balorazio Batzordearen ebazpenek berme juridikoak izango dituzte eta ezingo dira Botere Judizialaren eskumen-inbasiotzat joko. 

Beste berri batzuk...

Iruzkinak