Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEk pozik dagoela adierazi du Isaías Carrascoren hiltzaileari 32 urteko zigorra jarri diotelako

Terrorismoko Biktimen Europar Egunean, biktima guztiekiko elkartasuna adierazi dute Euskal Sozialistek

Isaías Carrascori 2015eko martxoaren 7an egindako omenaldiaren irudia.
Isaías Carrascori 2015eko martxoaren 7an egindako omenaldiaren irudia.

PSE-EE pozik dago Auzitegi Nazionalak Benat Aginagalde ETAko kideari 32 urteko zigorra jarri diola 2008an Isaias Carrasco alderdikidea hil zuelako.  Auzitegi Nagusiak eskatuta, epaiketa berriz egin dute, eta epaiaren bidez egoera mingarri bat zuzendu da, batez ere familiarentzat, baina baita euskal sozialismo osoarentzat ere, ez baikenuen ulertu zergatik utzi zuten iaz hiltzailea aske egindako lehen epaiketaren ondoren.

Kondenak eta kalte-ordainek ez dute berriz Isaias Carrasco ekarriko.  Galeraren aztarna beti izango dugu gurekin, terrorismoko biktima guztien aztarna bezala. Baina hilketa ez dela zigorrik gabe geldituko ikusi dugu, eta horrek PSE-EEri argi utzi dio Justizia baino ez dela bidea euskal herritarren askatasuna baldintzatu dutenak eta proiektu totalitarioa ezarri nahi izan dutenak jazartzeko orduan.

Terrorismoko Biktimen Europar Eguna dugu gaur (Frantzian, Tunisian edo Kuwaiten orain dela gutxi gertatutako atentatuengatik minduta gaudela), biktimek egia, justizia eta konponketa behar dutela gogoratzeko.  Zorionez, halako usteak dituzte euskal, espainiar eta europar gizarteko gehienek.  Hori onartu nahi ez dutenek, ETAk egiten duen moduan desegin gabe, inora eramaten ez duen bidean jarraituko dute; euren moral bihurria hondatu eta bakeko bizikidetzarako bidean oztopoak jarri baino ez dute egiten.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak