Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEk Rajoy eta Urkulluri eskatu die energia-pobrezia saihesteko neurriak har ditzaten

Euskadin 3.344 familia gutxiago izango dute gizarte-bonoa eta, bitartean, argia % 11 garestitu da

Tontxu Rodríguez Senatuan [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Tontxu Rodríguez Senatuan [Argazkia: Euskal Sozialistak]

PSE-EEk Rajoyren eta Urkulluren gobernuei eskatu die trabak jartzeari utzi diezaioten eta arrazoi ekonomikoengatik ezin dela energia-hornidurarik gabe utzi ezta etxe bat ere azaldu du.  Hori dela eta, salatu egin du Gobernu zentralak gutxitu duela gizarte-bonoaren onuradunen kopurua, eta kopuru horrekin ez dietela erantzuten beharrak dituzten familia guztiei. Horrez gain, Gasteizko gobernuari eskatzen dio, eskumenak erabilita, argi-, gas- edo ur-horniduraren etena saihesteko, otsailean Gasteizko Legebiltzarrak agindutako moduan.

Euskadin azken bi urteetan 3.344 familia gutxiago jaso dute gizarte-bonoa, 79.463 ziren lehen, eta egun 76.119 dira. Lurraldeka, Araban 163 familia galdu ditu (9.989tik 9.826ra).  Gipuzkoan 869 bono gutxiago daude (23.513tik 22.627ra). Eta Bizkaian, 2.295 gutxiago dira, orain dela bi urte 45.961 jasotzaile ziren, eta egun 43.666 dira.

Euskal senatari Tontxu Rodriguezek salatu egin du “Rajoyren gobernuak herritarrentzat dena garestitzen du, baina soldatak jaisten dizkie eta gizarte-prestazioak murrizten dizkie”.  Gainera, “familiei gezurra esan die berriz ere, elektrizitatearen erreformarekin argiaren prezioa merkatuko zutela esan baitzuen, eta merkatu baino, garestitu da”, azaldu du.  Zehazki, 2014ko hirugarren hiruhilekoan % 11 garestitu dela azpimarratu du.

“Sozialistok salatzen dugu Espainiako argiaren faktura Europako gareztiena dela, eta gobernuaren erreformak argiaren prezioa garestitu baino ez duela egin”.  Hori dela eta, Talde Sozialistak laster Kongresuaren osoko bilkuran energia-pobreziaren aurkako lege proposamena aldeztuko duela (ekimenarekiko lotura), eta energia-ikuskaritza bat egitea eskatu du, teknologia bakoitzaren kostua zein den jakiteko eta herritarrek jakin dezaten zein den teknologia garestiena eta merkeena, eta jakiteko zergatik argiaren faktura garestitzen den eta kostu finkoak aldakorrak baino handiagoak diren.

Hortaz, Sozialisten lege proposamenak “egoera bidegabeak eta gizarte-bazterketako egoerak gainditu nahi ditu, muturreko kasuetan pertsonen osasuna ere arriskuan jartzen baitute”.  Hori dela eta, gutxieneko gizarte-tarifa bat proposatzen du egoera horretan daudenentzat.  Amaitzeko, Tontxu Rodriguezek azpimarratu du Industriako ministroak aurten ez duela Parlamentuan agerraldirik egin argiaren prezioa finkatzeko sistema berria azaltzeko, eta taldeak behin baino gehiagotan salatu du hori.

Euskadirako neurriak

Senatariak gaineratu du Eusko Jaurlaritzak ere zerbait egin behar duela berehala etxeetan argi-hornidura eten ez dezaten.  Horren harira, gogoratu du Eusko Legebiltzarrak otsailean erabaki zuela, sozialistek proposatuta, energia-eten bat abian jartzea, energia eta uraren kasuan prezioen sistema bidezkoago bat ezartzea eta gizarte-zoru bat finkatzea, energia-pobrezia egoerak konpontzeko eskubide gisa eta fakturak ordaindu ezin dituzten familiei laguntzeko.

Horrez gain, Legebiltzarrak berariaz eskatu zion Eusko Jaurlaritzari “Espainiako Gobernuak ez badu ardura hori gain hartzen, autogobernatzen duen gaitasunaren arabera, zenbait neurri ezar ditzala argi-hornidurarik gabe geldi ez dadin ezta herritar bat ere, fakturak ezin dituela ordaindu erakusten badu, batez ere eskaria handiagoa den garaian”.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak