PSE-EEk RTVEri eskatu dio Euskadin uzteko lurralde-zentroko irudien artxiboa
Agiri-funtsak Memoriaren Institutuaren eta ikertzaileen esku jartzeko proposatu du
PSE-EEren ustez, RTVEko Euskadiko Lurralde Zentroak ikus-entzunezko dokumentazio baliotsua bildu du 44 urtez, eta dokumentazio hori Euskadin geldituko beharko litzateke ikertzaileek eta adituek eta memoria historikoen politikek erabil ditzaten. Eusko Legebiltzarrean atzo aurkeztutako legez besteko proposamenak hori guztia jaso du; izan ere, RTVEko zuzendaritzak Lurralde Zentroko artxiboa, Bilbon dagoena, Madrilera eraman nahi duela esan du, instalazioetan lekurik ez omen duelako.
Ekimenean, Rodolfo Ares legebiltzarkideak gogoratu du RTVEko Euskadiko Zentroa “Euskadin aurreko mendeko 70eko hamarkadatik gertatu den guztiaren lehen mailako lekukoa izan dela”. Bilbon sortu zen 1971ko maiatzaren 24an, eta ordezkaritzak izan ditu Gasteizen eta Donostian, eta ETB sortu arte (1982), garrantzi handiko etapa historiko horretan bizitako jazoera garrantzitsuenak bildu zituen telebista bakarra izan zen. “Hortaz, artxiboak gainontzeko komunikabideek ez dituzten ikus-entzunezko funts dokumentalak ditu, eta oso interesgarriak dira egiteke ditugun memorien politikak ikertu eta gauzatzeko”.
Hori dela eta, ondokoa proposatzen du: alde batetik, Eusko Legebiltzarrak RTVEko zuzendaritzari eskatuko dio Euskadin uzteko Euskadiko Lurralde Zentroko artxiboetan metatutako funtsa. Eta, beste alde batetik, Eusko Jaurlaritzak RTVErekin lankidetza-hitzarmen bat sinatuko du; horren arabera, euskal erakundeen esku jarriko du LUrralde Zentroaren agiri-funtsa, ondarea zaintzeko eta Memoriaren inguruko ikerketa eta hausnarketa lanak sustatzeko. Hori dela eta, Euskadiko RTVEko instalazioetan bertan digitalizatuko dira agiriak.
Horren inguruan, Aresek gogoratu du Legebiltzarrak Memoriaren inguruan politika publiko oso bat egiteko beharra ikusi duela, Euskadin gertatutako guztia ezagutarazteko, azaroaren 27ko 4/2014 Legearen bidez sortutako Institutuaren bitartez. Zioen Adierazpenean, Institutuaren eginbidea ondokoa dela zehazten da: “indarkeria-ekintza larriak gertatu bitartean, duintasunaren, berdintasunaren, askatasunaren alde egin zutenen balio eta ahalegin demokratikoak berreskuratu, nabarmendu, ospatu eta transmititzea...”. 4.3. artikuluak Institutuaren funtzioak ondokoak direla, besteak beste, xedatu du: “Euskadiko memoria demokratikoaren ondarea gordetzek olana egingo du euskarri material guztietan. Horretarako, bere jardueran aintzat hartuko du memoriari lotutako elementu eta lekuei buruzko informazio-funtsak eta inbentarioak sortu eta mantentzea, direla ondasunei, gune fisikoei, gizarte-inguruneei edo identifikazio eta aitorpen sozialerako balio duten beste batzuei buruzkoak”. Ikerketa-lana ere egingo du: “Ikerketa sustatuz eta instituzioekin, entitate espezializatuekin eta gogoeta-foroekin lankidetzan arituz, ikerketa- eta azterketa-lanen bidez benetako informazioa eta datuak biltzeko behar diren dokumentazio-azpiegiturak sortuko dira. Ikerketaren bidez, ahalbidetuko da memoria eta bizikidetza eraikitzea, memoria zabaltzea eta komunikatzea.
Hori guztia, Euskadiko RTVEko Lurralde Zentroaren artxiboak duen balio historiko eta dokumentala ahaztu gabe; izan ere, azken 44 urtean gure herrian gertatutako aldaketak erakusten ditu, ekonomian, politikan zein beste esparru batzuetan (kultura, gizartea eta kirola).