PSE-EEk salatu du Eusko Jaurlaritzak 2020rako I+G-rako finkatu duen inbertsioa europar batez bestekotik behera dagoela
Vicente Reyesen arabera, Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Planak “atzera pausuak" ematen ditu arlo estrategiko horri dagokionez
![Vicente Reyes (artxiboko argazkia) [Argazkia:Euskal Sozialistak]](/upload/foto-original-Vicente-Reyes-en-una-foto-de-archivo-FotoSocialistas-Vascos-Vicente-Reyes-artxiboko-argazkia-ArgazkiaEuskal-Sozialistak-5507f40f2ec66.jpg)
Alderdi Sozialistak kritikatu duenez, Eusko Jaurlaritzak "atzera pausoak" ematen ari da ikerketaren eta garapenaren arloan (I+G); hori dela eta, Euskadi, 2013tik, Europar Batasuneko batez bestekotik behera dago arlo estrategiko horri dagokionez, herri administrazioak inbertsio-ahalegin txikiagoa egin duelako. Horixe leporatu dio Vicente Reyes legebiltzarkide sozialistak Ekonomia Garapenerako sailburu Arantza Tapiari Euskadi 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana Eusko Legebiltzarrean aurkeztu dutenean. Gobernuak onetsi du aipatutako plana.
“Geroko plan baten sinesgarritasuna horretara bideratutako baliabideen arabera neurtzen da, eta egia esanda, Planaren helburua gehiago da aurrekontua banatzea I+G sustatzea baino”, azaldu du Ekonomia Garapeneko eta Lehiakortasuneko Lantaldeko bozeramaile sozialistak. Reyes sailburuari leporatu dio Planak ez duela BPGren gaineko gastuaren adierazlea jaso —agiriaren 122. orrialdean jasotzen da 1.909 milioi euroko kopurura iritsi nahi dela, baina ez du kopuru hori Euskadirako aurreikusten den BPGren kopuruarekin lotu—; hori dela eta, ezin da Euskadiren helburua neurtu UE-27ko bataz bestekoaren aldean. Azken hori, 2020rako BPGren % 3koa izango dela aurreikusten da.
“Planak jasotako datuen arabera, Gobernuak 2020. urterako I+G inbertsioari dagokionez BPGren % 2,5eko helburua markatu duela ondoriozta daiteke, nahiz eta urte horretarako Europar Batasunak % 3koa finkatu. Horrek atzerakada handia erakusten du. Izan ere, 2011n europar batez bestekotik geunden lehendabiziko aldiz, eta bost urte ondoren, batez bestekotik bost hamarren beherago egongo gara”.
Gogoratu beharra dugu Patxi Lopezen gobernu sozialistak krisiaren garai gogorrenetan egindako apustuari esker, Euskadi lehendabiziko aldiz kokatu zela Europako batez bestekotik gora ikerketarako eta garapenerako inbertsioari dagokionez; 2011n BPGren % 2,01ekoa zen, eta 2012an, % 2,06koa.
Legebiltzarkide sozialistak esan duenez, zenbakiek erakusten digute “Urkulluren Gobernuak ez duela esaten duen hori egiten I+G-ri dagokionez”. “Lehendakariak eta Tapia sailburuak behin eta berriz azaltzen dute I+G+b-rako inbertsioa oso garrantzitsua dela gure enpresen lehiakortasunerako eta Euskadiren etorkizunerako, baina inbertsioa murrizten dute. Horixe ikusi dugu enpresei laguntzeko programa nagusiek izan duten aurrekontu-horniduran: Gaitek eta Etorgai. Hortaz, lehiatu nahi dugun europar eskualdetatik urruntzen gara".
Vicente Reyesen ustez, Gobernuak aurkeztu duen aukera, hots, bultzada publiko txikiagoa ahalegin pribatu handiagorekin konpentsatzekoa, ez da "errealista"; izan ere, Confebaskeko presidenteak berak ere ohartarazi zuen orain dela zenbait hilabete legegintzaldi honetan enpresen I+G-rako inbertsioa murriztu dela lehendabiziko aldiz, eta horrek zailtasunak sortzen ditu lortu nahi dugun eredu ekonomiko aurreratua garatu ahal izateko”.